Irun Zuzenean markak biltzen ditu urtero antolatzen diren musika ekintzak.

Hainbat publiko hartzen ditu eta espazio publikoan egitea du ezaugarri.

Lau programazio ildo nagusi ditu:

  • Ildo urdina: formatu ertaineko kontzertuak eta jaialdi handiak, esate baterako, Irun Zuzenean.
  • Ildo gorria: tokiko talentua sustatzeko programak eta ekintzak.
  • Ildo beltza: ibilbide esperimentala. SoinuLabor da nagusi eta ez da denboraldi jakin batean egiten.
  • Ildo berdea: #acustiCBAs. Musika pilula akustiko txikiak dira eta CBAn egin ohi dira.

Marca Irun Zuzenean

Irun Zuzenean pop-rock jaialdiak jarraipena eman die hirian izan diren jaialdiei

Musika generoen ikuspegitik, pop-rockaren unibertsoko edozein genero har dezake: soul, funk, musika elektronikoa, surfa, popa, garajea...

Lehiaketa bidez antolatzen da jaialdia, eta udazkenean, irailean edo urrian, egiten da. Egun batean egiten da goizean hasi eta gaueraino Urdanibia plazan, eta hainbat agertoki txandakatzen dira musikak jarraipena izan dezan.

Irun Zuzenean Guitarrista

Jaialdi honetan, kartelburu taldeak talde amateurrekinedo talde erdiprofesionalekin konbinatzen dira, arreta berezia eskainiz tokiko taldeei.

Jaialdiaren osagarri, hainbat jarduera eta zerbitzu eskaintzen dira, hala nola tailerrak, merchandisinga, food truck eta abar.

Carteles Irun Zuzenean

Carteles Irun Zuzenean

AcoustiCBA pop-rock musikako kontzertu sorta bat da Irun Zuzenean markaren barruan, pilula formatuan (45 bat minutuko emanaldiak). Kontzertuak hilean behin izaten dira, ostiraletan, CBAren atarian.

Helburua da bakarlari edo talde batzuei guneak eskaintzea, dituzten ezaugarriengatik Amaia KZko guneak egokiak ez badira, aire zabaleko jardueren bidez ikusgarritasuna emateko tokiko taldeei, artista berriei, hain ohikoak ez diren proposamenak dituzten musikariei eta abarri, horiek ere tokia izan dezaten kultur programazioan.

Irun Zuzenean AcoustiCBA Lanbroa taldea

X