Irungo Luis Mariano Lirika Elkarteari”esker, Irunek denboraldi lirikoa du, hiri gutxiren eskura dagoen zerbait. Musika, oro har, eta bereziki lirika maite duten pertsonen ekimenez sortu zen erakunde hori.

Luis Mariano Lirika Elkartearen denboraldi batek bi opera izaten ditu (bat udaberrian eta bestea udazkenean), zarzuela bat San Pedro eta San Martzial jaietan, Urte Berriko kontzertua eta hainbat kontzertu eta/edo errezitaldi urtean zehar. Horrez gain, hedapen jarduerak ere izaten ditu, hala nola "Zinemako opera" izeneko opera emanaldien programa edo ikasleak opera saioetara joatea.

Jarduera horiek Amaia KZn egien dira.

Irungo Luis Mariano Lirika elkartea

Luis Mariano

Helburuak

  • Irunen eta, hedaduraz, Gipuzkoan eta mugaz gaindiko Bidasoa Eskualdean musika kultura sustatzea, musika kulturaren oinarri sendoa ezarriz, gero eta maila handiagoa izaten lagundu ahal izateko.
  • Musikaren adierazpen lirikoa, euskal musika autoktonoa, euskal konpositoreak eta artistak sustatzea, izen handiko profesionalek defendatutako kalitatezko lanak programatuz epe labur, ertain eta luzean.
  • Luis Marianoren irudia goraipatzea, Irunen jaioa, eta XX. mendearen bigarren hereneko panorama lirikoko euskaldun garrantzitsuena agian, haren irudia eta egitateak elkarteak sortutako ikuskizunekin batera eramanez, oraindik nahikoa ezagutzen ez den lekuetan ere ezagut dadin.
  • Irun izena eta hiriaren irudi kulturala ezagutaraztea, eta ahal den neurrian bere ikuskizunak esportatzea, haien bidez hobeto ezagut dadin.
  • Kontserbatorioekin, ikastetxeekin eta kultur zentroekin elkarlanean aritzea, pedagogia lirikoa sustatuz, beren ikuskizunekin arte modalitate horretan duten prestakuntza eta ezagutza osatzeko.
  • Orkestra propioa sortzea, Irungo eta probintziako kontserbatorioen eta musika eskolen egitura sendoan oinarrituta, eta ikasleei irtenbide profesionala ematea.
  • Konpainia liriko profesionala osatzera iristea.
  • Ikuskizunen antolaketarekin batera, beste era bateko ekitaldiak antolatzea, hala nola hitzaldiak, erakusketak eta musika eta, bereziki, lirika zabaltzen lagunduko duten gainerako jarduerak, eta genero horrekiko maitasuna piztea.
X