Kultura KM0 tokiko kultur sareari laguntzeko programa da eta 2020. urtearen amaieran sortu zen.

Programaren bidez, tokiko kultur eragileei lagunduko dien kultur agenda bat sortu nahi da, zerbitzuak emateko kontratazioaren bidez, baina, aldi berean, proposamenak herritarrei fisikoki hurbiltzeko, formatu txikiaren eta eremu ez-formalen aldeko apustua eginez.

Beraz, programazio bat egiten da zerbitzuak kontratu bidez emateko formula erabilita edo, artisten kasuan, artelana erosteko formularen bidez.

Lehen edizioan 50.000 euroko aurrekontua izan zuen.

Cultura KM0

Norentzat

Kulturaren edozein esparrutako pertsona fisikoentzat edo juridikoentzat (arte eszenikoak, ikusizko arteak, literatura, komikia eta ilustrazioa, musika, ikus-entzunezkoa, diseinua, etab.), honako baldintza hauen arabera:

  • Lehentasuna ematen zaie kulturaren edozein esparrutan lan profesionala edo erdiprofesionala egiten dutenei.
  • Lehentasuna ematen zaie helbidea Irunen dutenei.
  • Lehentasuna ematen zaie Irunen lan egiten dutenei
  • Lehentasuna emango zaie pandemiaren ondorioz kultur bizitza eten izateagatik diru sarrerak nabarmen murriztu dituztenei.
  • Lehentasuna emango zaie zerbitzuak zuzenean ematen dituztenei. Helburua da zerbitzu finalista eskaintzea, ez bitartekaritza zerbitzuak (sustatzaileak, kudeaketa agentziak...), nahiz eta salbuespen gisa kontuan hartu ahal izango den enpresak eta artistak gainerako baldintzak betetzen dituzten.
X