Antzerkia

Hilero antzezlan bat programatzen da adin guztietako jendearentzako eta beste bat familientzako, bai eta dantza ikuskizun bat ere, arte eszenikoen inguruan eskaintza egonkorra sortzeko.

Programazioa heterogeneoa da, eta arte eszenikoak ulertzeko hainbat modu hartzen ditu: komikoa, drama, tragikoa, txotxongilo antzerkia, magia, zirkoa... Amaia KZko agertokia da antzezpenak egiteko leku nagusia, udan izan ezik, orduan hiriko hainbat plazatara eramaten baita agertokia.

Programazioaren barruan, beren lana aurkezteko aukera ematen zaie hiriko antzerki taldeei, amateurrak nahiz profesionalak izan. Horien artean daude: Legaleon Teatro, Ezezagunok, Kanka Antzerki Teatroa, Oroimenak Antzerki Taldea eta Eraiki Dantza Taldea, Adaxka Dantza Taldea eta Kemen Dantza Taldea.

Gainera, arte eszenikoak sartzen dira San Pedro eta San Martzial jaietako eta Santo Tomas Azokaren programetan beste proposamen batzuetan, hala nola kale antzerkia.

Dantzaren eguna

Unescok 1982an ezarri zuen Dantzaren Nazioarteko Eguna, Dantzaren Nazioarteko Batzordearen ekimen bati erantzunez.

Dantza ospatzeko, apirilaren 29a aukeratu zuten, Jean-Georges Noverre arte horren berritzailea eta ikertzailea, balet modernoaren maisu eta sortzailearen jaioteguna izateagatik. Ospakizun hori dantzaren hezkuntza eta parte hartzea sustatzen saiatzen da, egun horretan mundu osoan egiten diren ekitaldien eta jaialdien bidez.

Hiriko hainbat dantza eskolek eta Irungo Kontserbatorioak, apirilaren 29aren inguruan, barra ariketak egiten dituzte Dunboako kanaleko barandan, adin guztietako dantzariak protagonista direla, eta 150 lagun inguruk hartzen dute parte.

Día internacional de la danza

X