Laboral Kutxa aretoa, Irungo Udaleko Kultura Sailak kudeatua, kolektiboei edo partikularrei uzten zaie bertan erakusketak egin ditzaten.

Erakusketa horiek eduki ezberdinetakoak izan daitezke: artistikoa, soziala, ludikoa, kulturala, etab.

Erakusketa horiek bi asteko iraupena izan ohi dute eta gomendatzen da gainerako udal aretoetakoekin bat etortzea irekitzeko ordutegiak.

Aretoa uzteko eskaera urteko edozein unetan egin daiteke, baina urrian eta ordura arte jasotako eskabideekin prestatzen da hurrengo urteko erakusketa programa.

Horretarako, komeni da elkarrizketa bat eskatzea programa horren ardura duen kultura teknikariarekin, informazioa jasotzeko, lagapenaren baldintzak adosteko eta dagokion eskaera orria betetzeko.

 

Aretoaren barrualdea eta sarbidea

 

Lagapena doakoa da, eta pertsona edo erakunde antolatzaileak arduratu behar du erakusketa muntatzeaz eta desmuntatzeaz, irekita dagoen ordutegian aretoa zaintzeaz, aretoa jaso duen egoera berean uzteaz eta hedatzeko materialak prestatzeaz. Material horietan, hizkuntza irizpideei buruzko udal araudia betetzeko, hizkera ez sexista erabiltzeko eta udal logotipoa sartzeko konpromisoa hartuko du antolatzaileak.

Bestalde, Udalak konpromisoa hartzen du erakusketak bere bitartekoen bidez hedatzeko eta testuak itzultzen laguntzeko.

X