Menchu Gal aretoa
Menchu Gal erakusketa-aretoa Sancho de Urdanibia jauregi zaharraren beheko solairuan dago, izen bereko plazan, hirigune historikoan, eta atzeko aldeko Eguzkitzaldea kaletik du sarrera.
Erakusketa-aretoak 200 m2 inguruko azalera du; horietatik 150 m2 inguru bi erakusketa-aretoek hartzen dituzte, eta gainerakoan, atondoa, komunak eta lokal teknikoak daude. Kanpoko argirik ez da sartzen batere areto barrura.
Erakusketa-aretoa beheko solairuan dago, eta Eguzkitzaldea kaletik sartzen da zuzenean. Barruko arkupe txiki bat du, atari gisa; horrela, indarrean dagoen irisgarritasun-araudia betetzen du. Kokapen horrek, era berean, zama-lanak eroso eta erraz egiteko aukera ematen du.
- Aretoaren planoa [PDF]
Baldintza teknikoak
Langileak
Erakusketa-aretoa asteburuetan irekita egoten da: ostiraletan eta larunbatetan, 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.
Udako ordutegia: asteazkenetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.
Ordutegi horretan, aretoko langileak (azafatak) egoten dira uneoro arreta emateko, kopurua programatutako jardueren arabera egokituta.
