Amaia KZ kultur zentroa da, ekitaldien eta ikuskizunen bidez (antzerkia, dantza, musika...) kultura hedatzeko, eta erakusketak eta hitzaldiak ere egiten dira bertan.

Programazioa

Kontsultatu Amaia KZ-ren agenda

Sarrerak

Amaia KZko lehiatilan:

  • Telefonoa: 943 00 46 28
  • Ikuskizunaren eguna: ikuskizunetan emanaldia hasi baino ordubete lehenago, sarrerarik geratzen bada.
  • Behin sarrerak erosita, ezin izango dira itzuli..

Turismo bulegoan: (Luis Mariano plaza, 3)

  • Telefonoa: 943 02 07 32
  • Uztailaren 2tik irailaren 15era: Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara / Igandeetan 10:00etatik 14:00etara.
  • Irailaren 16tik ekainaren 29ra: Astelehenetan 15:30etik 19:00etara / Asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara / Igandeetan itxita.
  • Itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6an, ekainaren 30eran, uztailaren 1ean eta abenduaren 25ean.

Erabiltzeko eskaerak

Edozein pertsonak edo erakundek AMAIA KZko hitzaldi aretoa edo auditoriuma alokatu nahi badu, aurrena Kultura Sailarekin jarri behar du harremanetan 943 50 54 11 telefonora deituta, libre dagoen jakiteko.

AMAIA KZko auditoriumean egiten dira Udalak zuzenean edo hiriko erakundeekin elkarlanean antolatzen dituen dantza, musika, opera, antzerki eta beste ekitaldi batzuetako emanaldi eta erakustaldi gehienak, eta alokatzeko egun gutxi geratzen dira.

Hitzaldi aretoak, berriz, erabilgarritasun handiagoa du, ezaugarri horiek dituzten areto gehiago baitaude gure hirian.

Guneak eta materiala erabiltzea

Amaia KZ sarrera

Amaia KZ logoa

Zein egunetan dagoen libre jakin ondoren, AMAIA KZk duen eskaera orria bete beharko da (erabili baino 15 egun lehenago), eta Udalaren erregistroan sartu. Amaitzeko, gunearekin eta denborarekin bat datorren diru kopurua ordaindu beharko du eskatzaileak.

Irudien galeria

X