- Lanari buruzko memoria laburra edo aurreproiektua (gehienez 20 orri). Agiri horretan adieraziko da titulua, ikerketaren kontzeptua, gaia eta ikerketa lanaren planteamendua, helburuak, lanaren metodologia, kronograma eta baliabideak.
- Ikus-materiala eranstea (irudiak, bideoak, bozetoak eta edozein eratako materiala) proposamenari lagundu badiezaioke, bereziki baloratua izango da. Material hori euskarri digitalean eta/edo hodeiaren edo antzekoen bidez eskuratzeko moduan aurkeztu beharko da.
- Proiektu espezifikoa gauzatzeko denboren kronograma.
- Dokumentu-zorro bezala eginiko proiektu/proposamen artistikoen memoria bat.
- Ribera bekarekiko motibazio edo interesaren gutun bateratua: bi aldeek eginiko idatzi laburra (artista-ikertzailea) bereizita edo elkarrekin, non adieraziko duten zein den deialdi honetara aurkezteko izan duten arrazoia. Gutunean zera adieraziko da:
- Taldearen izenean jardungo duen taldeko kidearen izena.
- Taldeko kide bakoitzak lana egiteko garaian beregain hartutako konpromisoak.
- Horietako bakoitzagatik aplikatuko den diru-laguntza zenbatekoa.
Taldean aurkeztu diren bi pertsonei dagokiena.
- Titulazioa.
- NAN edo AIZ agirien fotokopia.
- Curriculum laburra.