Lehia publikoko dirulaguntzak direnean, Udalaren dirulaguntzen deialdi orokorrean honako hiru lerro hauek daude
Sorkuntza jardueren sustapena:, 4.000 euro 2020an. Honako ezaugarri hauek dituzten proiektuak, sorkuntza prozesuak edo programak garatu eta egiteko dira:
- Tresna eta hizkuntza garaikideak erabiltzea oinarri izatea.
- Diziplinartekoak izatea.
- Irunen egitea.
Musika koralaren sustapena: 6.000 euro 2020an. Abesbatzei eusteko eta musika korala sustatzeko jarduerak egiteko dira.
Beste kultur arlo batzuetan jarduerak sustatzea: 7.198 euro 2020an. Duten proiekzioa eta interesa dela eta, Irungo Udalaren helburuekin bat datozen kultur arloko jarduerak egiten dituzten erakundeentzako dira dirulaguntza hauek.
Proposamenen interesak hala justifikatzen duenean, dirulaguntza izendunen bidea erabiltzen du Irungo Udalak. Dirulaguntza horiek hiru ataletan banatzen dira: kultur programazioa, argitalpenak, jaiak eta ospakizunak.
Hona hemen dirulaguntza horien onuradunak diren erakundeak, kontzeptuak eta zenbatekoak:
Argitalpenen atalean, badugu erakunde bat: Luis de Uranzu Kultur Taldea (LUKT), Luis de Uranzu Aldizkaria argitaratzen duena, azterlan historikoekin. 2020an 4.567 euroko dirulaguntza eman zitzaion.
Jaien eta ospakizunen kasuan, bi dira Udalaren dirulaguntza jasotzen duten erakundeak: