Artistentzako laguntza programa bat sortu du artearen sorkuntza bultzatzeko eta babesteko, adierazpen mota edozein delarik ere, Bidasoa eskualdea eta eraginpean dagoen eremua erreferentzia-esparru hartuta, eta mugaz gaindiko parte hartzeari arreta berezia emanez.

Horren bidez lortu nahi dena da artista gazteen proiektuak ikusaraztea eta agerian jartzea, sortzaileen nazioarteko mugikortasuna bultzatzea eta egiazko lan esparru artistikoan sartzeko aukera eskaintzea.

6.800 euroko bi beka ematen dira.

Dokumentazioa

  • Memoria, proposaturiko proiektuaren deskribapenarekin (gutxienez 500 hitz, gehienez 1.500 hitz).
  • Motibazio gutuna. Egoitzarako motibazioa azaltzen duen bideoa ere atxiki ahal izango da.
  • Lanaren behin-behineko kronograma.
  • Sentsibilizazio publikorako proiektua eta proposaturiko parte hartze prozesua: hitzaldiak, tailerrak edo bestelako proposamenak publiko handiari eta lehentasunezko publiko orokorrei.
  • Gainera, artista/k ere aurkeztu beharko dute:
    • CV (tituluak eta eskatzailearen harremanetarako datuak barne) eta aurreikusitako lanen txostena edo paper zorroa, azken bi urteetan egindako jardueren azalpen laburrarekin. Web/blog gunera joateko esteka ere sartu ahal izango da.