Mugaz gaindikoa da Adour-Bidasoa pintura lehiaketa, eta elkargunea da lehiatzeko lanak aurkezten dituzten Bidasoaren bi aldeetako margolarientzat, bai eta jatorri guztietako egileentzat ere.

1992an egin zen lehen aldiz, eta hogei urte hauetan estilo eta joera desberdinekoak izan dira obra irabazleak.

Gaur egun, honako hauek dira ematen diren sariak eta horien zenbatekoak:

Lehen saria:
2.500 euro eta trofeoa

Epaimahaiaren sari berezia:
500 euro eta trofeoa

Artista gaztearen saria:
500 euro eta trofeoa

Obra irabazlea Irungo Udalaren jabetzara pasatuko da eta, horrela, haren arte funtsak aberastuko dira.

Gainera, badira finalisten diploma batzuk ere, epaimahaiak egokitzat hartzen dituen lanei ematen dizkienak. Arte munduko hainbat arlotako (irakaskuntza, sorkuntza, kritika...) adituek osatzen dute epaimahaia.

Bestalde, Amaia KZn eskaintzen den erakusketan parte hartuko duten obrak aukeratzen ditu epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako lanen artean.

Lehen saria 2021

Ganador Concurso Adour Bidasoa 2020

Natalia Cambroneroren obra

X