18 cm, erakusketa artistikoa eta lehiaketa
18 cm da Irungo arte lehiaketen panoraman sartu den azken ekimena, 2018tik aurrera. Adour-Bidasoa Pintura Lehiaketa bezala, obren lehiaketa eta erakusketa da.
- Lehiaketa honen berezitasuna da Adour-Bidasoa lehiaketan ez bezala, hartan gai askea izaten baita, kasu honetan urtero gai bat proposatzen dela eta gai hari buruzkoak izan behar dutela lehiaketarako obrek. Bizikleta, Menchu Gal, edo 20ko hamarkada zoriontsu hura izan dira gaietako batzuk.
- Beste berezitasun bat da Adour-Bidasoa lehiaketa pinturaren arlora mugatzen den bitartean, 18 cm lehiaketan hainbat diziplina onartzen direla: pintura, eskultura, ikus-entzunezkoak, argazkia, etab.
Baina, izenak adierazten duen bezala, lehiaketa honen ezaugarri nabarmenena da gehienez ere 18 cm-ko muga dagoela lan plastikoen kasuan, eta 18 sg edo 1 min 18 sg ikus-entzunezko lanen kasuan.
Sariak 180 euroko erosketa-bonu bat eta bi bidaia-kutxa izango dira. Horrez gain, epaimahaiak Amaia KZn parte hartuko duten obrak hautatuko ditu.