Ayuntamiento de
Buscador

Menchu Gal erakusketa aretoa 2010ean inauguratu zen, margolari irundarraren irudia oroitzeko eta, hasiera batean, Bidasoko margolarien pintura erakusteko leku bat izateko.

Lan-ildo hori eta Bidasoan praktika artistikoei ematen zaien arreta eta ibilbide finkatua duten artisten obren azterketa dira aretoaren programazioa bideratzen dutenak.

Aldi baterako erakusketetan oinarritzen da programazioa eta hainbat erakusketa etapatatik pasa da ireki denetik. Hasiera batean Menchu Galen obra jarri zen erakusgai eta geroago, Gaur taldeko artisten obrak erakutsi dira (Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea…), baita bertako artisten obrak ere.

Gainera, azken urteetan arte adierazpen berriagoak sartu dira, eta arreta berezia jarri da emakumezko artisten ikusgaitasunean. María Cueto, Rosa Valverde, María José Recalde eta Carmen Maura artisten erakusketak izan dira horren adierazgarria.

Museoa hiriko hirigune historikoaren barruan dago, edertasun bereziko gune batean, non hainbat garaitako arkitektura-lanak dauden, hala nola Ama Xantalen Ermita, Arbelaitz jauregia edo Udaletxea.

Helbidea

Urdanibia, s/n - 20304 Irun (Sarrera Eguzkitzaldea kaletik)

Ordutegiak

  • Ostiral eta larunbatetan: 18:00etatik 21:00etara
  • Igande eta jaiegunetan: 11:30etik 13:30era

Sarrera dohainik

Erakusketak

2020. urtea

  • Jesús María Cormán: "Salvajeza" 2020ko abenduaren 18tik 2021eko otsailaren 21era arte.
  • María Paz Jiménez: "Diamante egonezina" 2020ko irailaren 17tik azaroaren 22ra arte.
  • Sistiaga Mosso: 2020ko otsailaren 14tik uztailaren 12ra arte.

2019. urtea

  • Menchu Gal: "Margotzeko bizi, bizitzen margotu. 1919-2019" 2019ko urriaren 4tik 2020ko urtarrilaren 19ra arte.
  • Gentz del Valle: "Persefonek ez du hitz egiten" 2019ko ekainaren 7tik irailaren 8ra arte.
  • Pilar Soberón: "Hodei putzua" 2019ko otsailaren 22tik maiatzaren 12ra arte.

Pilar Soberón

2018. urtea

  • José Gracenea: "Pintura" 2018ko irailaren 28tik 2019ko urtarrilaren 13ra arte.
  • Ainize Txopitea: "The time is now" 2018ko ekainaren 1etik irailaren 2ra arte.
  • Carmen Maura: "Lana 1975-2017" 2018ko otsailaren 16tik maiatzaren 6ra arte.

Ainize Txopitea

2017. urtea

  • María José Recalde: "Zatia eta osoa. Lana 1990-2017" 2017ko azaroaren 10etik 2018ko urtarrilaren 21era arte.
  • María Cueto: "Konstelazio begetalak" 2017ko uztailaren 7tik irailaren 29ra arte.
  • Rosa Valverde: "Reflejos: vida y creación" 2017ko martxoaren 10etik ekainaren 4ra arte .

María José Recalde

María Cueto

Rosa Valverde

X