Museo Oiasso eta CBAn egiten diren programazioekin loturiko erakusketez gain, Irungo Udalak beste hiru gune kudeatzen ditu erakusketetarako: Amaia KZko erakusketa aretoa, Menchu Gal aretoa eta Laboral Kutxa aretoa.

Lehenengo biak udalarenak dira eta hirugarrena, berriz, Laboral Kutxarena, eta udalaren eta erakunde horren arteko hitzarmenaren bidez kudeatzen da.

Areto horietako bakoitzak bere nortasuna du, bere erakusketen orientazioak ematen diona.

Hala, Amaia KZko erakusketa aretoan, udalak antolatutako edo diruz lagundutako jarduerekin lotutako hainbat programa egonkor daude, hala nola, inauterietako eta San Pedro eta San Martzial jaietako kartelen eta jaiotzen eta olentzeroen lehiaketak, Adour-Bidasoa pintura lehiaketa, Irun Hiria argazki lehiaketa, AFIk antolatua, etab. Programazioa osatzeko, planteamendu irekiak -kolektiboak, tokian tokiko artistak, gutxi ezagutzen diren artisten berreskurapena-, efemerideen inguruko erakusketak, tokiko historia, hiriaren memoria eta beste erakunde batzuekin lankidetzan egindako erakusketak daude.

Menchu Gal aretoan artista profesional garaikideen erakusketak egiten dira, arreta berezia eskainiz bertako artistei eta planteamendu parekidearekin.

Laboral Kutxa aretoko erakusketek hiriko artistei eta erakundeei ematen diete zerbitzua lagapen bidez.

X