Aurkezpena

Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoa (KIUB) 1985ean sortu zen, eta harrezkero, Euskal Herriko bulego aurrendarietako bat izan da kontsumitzaileei eta erabiltzaileei informazioa emateko, trebatzeko eta aholkua emateko, eta hala diren aldetik defendatzen laguntzeko zereginean.

pegatina omic

Honako hauek osatzen dute Irungo Udaleko KIUBeko profesionalen taldea:

Mikel Zabaleta García

KIUBeko arduraduna

Aitor Genua

Kontsumoko Laguntzailea

Kontaktua:

  • E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • 943 505 536
  • Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 14:00

Misioa

KIUB-Irungo Kontsumoaren helburu nagusia da herritarrei informazioa ematea, kontsumoari dagokionez dituzten eskubide eta betebeharrei buruz, eta bereganatu eta egunerokoan erabili ditzaten laguntzea. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legeak jasotzen ditu eskubide eta betebehar horiek, eta, gainera, gure eguneroko jardueraren oinarria da, eta jarduera horri zer eremu dagokion finkatzen du.

Zerbitzu-Karta

Zerbitzu-Karten bidez herri administrazioek hiritarrei ezagutzera ematen dituzte eskainitako zerbitzuak, araudiaren arabera erabiltzaileek dituzten eskubideak eta hartutako kalitate-konpromisoak.

X