Irungo Udalak lehiaketa baterako deialdia egin du, 2022ko martxoaren 15ean Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna dela eta.
Lehiaketaren gaia, edizio honetan, zera izango da: "Nola aldatuko zenuke mundua zure kontsumoaren bidez".

Hartzaileak

Lehiaketa parte hartze librekoa da eta DBH edo Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei edo, oro har, 18 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Irunen bizi behar dute eta/edo Irungo ikastetxe batean ikasi behar dute.

Bi kategoria ezartzen dira adin-tarteen arabera:

  • Lehenengo kategoria: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. mailako ikasleak.
  • Bigarren kategoria: DBHko 2., 3. eta 4. mailako ikasleak.

Lanen aurkezpena

Parte-hartzaileen adina kontuan hartuta, honako bide hauek erabili ahalko dira obrak bidaltzeko:

  • "WhatsApp" aplikazioa: 688756254
  • Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Parte-hartzailearen izen-abizenak behar bezala adieraziko dira, eta prozesu osoan aurkeztutako obraren erreferentzia izango dira. Obrak 2022ko martxoaren 5era arte bidaliko dira, egun hori barne.

Sariak

Kategoria bakoitzeko irabazleen sariak honako hauek izango dira:

  • Lehenengo kategorian, Smart Watch aurkeztu ahal den bi hizkuntzetako bakoitzeko.
  • Bigarren kategorian ordenagailu eramangarri bat aurkeztu ahal den bi hizkuntzetako bakoitzeko.

Oinarriak

Lehiaketaren oinarriak ikusi

X