KIUBek zein gaitan eskumenik ez duen.

Ez dira Kontsumoko harremanak, ez baitago azken kontsumitzailerik. Zerbitzua kontratatu edo produktua erosi duenak bere enpresa-jardueran erabiltzeko egiten du. Profesional horiek bere Elkargo Profesionalera jo beharko dute, baten batean sartuta badaude, edo, bestela, Merkataritzako Ganberara.

Ez dira Kontsumoko gaiak, saltzailea edo zerbitzua ematen duenak ez baitu hartan jarduten profesional gisa. Afektatuak aholkulari edo abokatu partikularrekin jarri beharko du harremanetan, arazoa konpontzeko.

Gutxienez, bietako batek Irunen helbideratuta egon behar du, udal zerbitzu bat baikara.

Ez da Kontsumoko gaia, ez baitago inolako produktu edo zerbitzuren erosketa edo kontrataziorik.

Alor horretako gaietarako, honako entitate hauetara jo daiteke:

  • BIZILAGUN (etxebizitza-gaietako bitartekotza-zerbitzu publikoa eta doakoa) Andia kalea, 13 - 20005 Donostia Tel.: 943 464 133
  • ACUBI (BIDASOKO KONTSUMITZAILEEN ELKARTEA), Leandro Agirretxe, 1 - Palmera Montero Gunea, 2. solairua, 1. bulegoa, 943-632 194, doan ematen du arreta, edozein kontsulta.

Ez dira Kontsumoko gaiak, kontratatzaileetako bat ere ez baita profesionala. Errentamenduei buruzko kontsultak ACUBIk egiten ditu, dohainik, lehen adierazitako helbidean.

Horiek gabe ezin dugu oinarritu erreklamazioa. Fakturak, aurkeztu behar bada, osoa izan behar du, zergak barne. Jakina, beti jo ahal izango duzu guregana salaketa jartzera, zerbitzua eman duenak edo produktua saldu duenak faktura, kontratua edo froga-agiria egin nahi ez duelako.

Zergak, Gizarte Segurantza, isunak, lan-gaiak, etab. Oro har, gai horietarako, dagokion Administrazioko zerbitzu publikora jo beharko duzu: Foru Ogasunera, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalera, Udaleko Diru-bilketako Departamentura, INEMera,...

X