Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek eskubidea daukate informazio egiazkoa, osoa, objektiboa eta ulergarria jasotzeko eskura jarri zaizkion ondasunen eta zerbitzuen funtsezko ezaugarriei buruz, Gainera, argibideak ere agertu beharko dira zuzen erabiltzeko edo kontsumitzeko, eta ohartarazpenak ere bai, erabiltzeak edo kontsumitzeak izan litzakeen arriskuei buruz. Hori guztia, jakitun izanik eta arrazoiz aukeratu ahal izateko eta segurtasunez eta gogobetez erabili ahal izateko ondasun edo zerbitzu horiek.

Hori kontuan hartuta, KIUB-Kontsumoaren funtzioa da kontsumitzaileei eta erabiltzaileei informazioa ematea, laguntzea eta orientatzea beren eskubideak egoki gauza ditzaten eta, era berean, kontsumoko erreklamazioetan bitartekotza egitea beren lurraldeko jarduketa-eremuan.

Nola aurkitu informazioa

Kontsulta ezazu informazioa sektoreka, Kontsumo Gaiak aukeran.  Litekeena da bilatzen duzuna bertan aurkitzea.

Behar zuena aurkitu ez baduzu, honela jokatzea gomendatzen dizugu:

  • Kontsulta itzazu online inprimakiaren bidez edo posta elektronikoz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera. Gehienez ere 48 orduko epean erantzungo dizugu, informazioa eta aholkuak emanez. Behar diren prozedurak postaz bidaliko dizkizugu.


    Egin zure kontsulta!

  • Kontsultatu telefono-zenbakira 943 50 55 36. Gomendatzen dizugu telefonoa erabiltzea dokumentuak, kontsulta sinpleak eta abar aztertu behar ez diren kontsultetarako.
  • Aurrez aurreko arreta behar izanez gero, guk eskainiko dizugu. Hitzordua esleituko dizugu eta gure bulegoan bertan hartuko zaitugu.
X