Polideportivo Azkenportu gimnasio

Azken portu Udal Kiroldegia . 2007an inauguratu zen; ekipamendu modernoa eta osatua da, garraio publikoaren bidez ondo komunikatua. Kirola, aisialdia eta bizikidetza sustatuko dituen leku bilakatzeko bokazioa du.

Hiriko ekipamendu publikorik garrantzitsuenetakoa dugu. Igerileku estalia du, bederatzi kale dituena, plisti-plastarako gunea, spa lekua, erabilera anitzeko pista estalia, fitness aretoa, hiru areto funtzio askotarikoak eta indoor zikloko aretoa.

Izugarri zaindu dituzte instalazioen diseinua, eraikuntzako materialak eta eskaintzen dituzten prestazioak, Azken Portu zentro modernoa eta ondo ekipatua izan dadin, erabiltzaileen erosotasunerako pentsatua eta mugitzeko arazoak dituztenentzako egokitua. Badu kanpoan aparkatzeko gune bat ere, gutxi gorabehera hirurogei plaza dituena.

IKASTAROEI BURUZKO INFORMAZIOA

Polideportivo Azkenportu

Egutegiak

Instalazioak

X