Nola izan abonatu?

Izen ematea egiteko honako agiriak ekarri behar dizkiguzu kiroldegiko bateko harrerara:

  • Izen emate orria betea
  • Jarduera fisikorako gaitasunen galdera sorta orria betea
  • NAN tamainako orain dela gutxiko argazkia
  • Izen ematea seme alaba batena izan ezkero, famili liburua edo seme-alabatsauna egiatatzen duen agiri bat

Izen ematea egiterakoa, matrikula eta lehenengo hiruhilekoa ordainduko dira dirutan eta bankuko txartelaren bidez. Hurrengo hiruhilekoak helbideratzearen bidez ordainduko dira.

Web gunean abonuan alta

2019ko maiatzaren 6tik aurrera Irun Txartelak erabilgarritasun berri bat izango du eta beroni esker abonuan izen ematea kiroldegietako harreretan ez ezik udal web gunean ere egin ahal izango dira. Txartelaren jabeak izen ematea bere izenean eta ordezkatzen dituen pertsonen izenean ere egin ahal izango du. Horretarako ondorengo pausuak eman beharko dira:

  • Pertsonaren datuak bete
  • Pertsonaren argazki eguneratua duen fitxategia erantsi
  • Jarraian azaltzen diren kasuetan aipatutako ziurtagiria erantsi:
    • %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek: ezgaitasunaren ziurtagiria
    • Famili bat famili ugari bihurtzen duten seme - alaben kasuan, familia ugariaren ziurtagiria
    • Abonatu diren seme alabak dituzten 24 urte gorakoen izen emateetan: familia liburua
    • Abonatu diren gurasoak dituzten 24 urte beherakoen izen emateetan: familia liburua
  • Hiruhilabeteko abonuaren kuotaren zati proportzionala txartel bitartez ordaindu. Izen ematea, hiruhilabetekoaren lehen hilabetean zehar egiten bada, hiruhilabeteko kuota bere osotasunean ordainduko da, bigarren hilabetean egin ezkero 2/3 eta azken hilabetean egin ezkero 1/3.

Egin zaitez bazkide

Bazkide egiteko Irun txartela beharrezkoa da.

Hiruhilabetekoa amaitu baino lehenago, abonuan bertan behera egitea eskatzen ez bada, abonua automatikoki berrituko da beste hiru hilabeterako eta beronen ordainketa hiruhilabeteko lehen egunetan egingo da helbideratzen baten bitartez.

Era berean, izen ematea egiterakoan matrikula ere ordaindu beharko da, une horretan matrikularik gabeko eskaintzarik izan ezean. Abonuan jarraipena dagoen bitartean, matrikula ez da berriz ordaindu beharko.

Kiroldegietako sarbidea

  • 16 urte gorakoek, AIZa ez duten atzerritarrek izan ezik: Irun Txartelarekin. (Irun Txartelik ez duten pertsonek, HAZ-an edo hemen sakatuz eska dezakete).
  • 16 urte beherakoek eta AIZa ez duten atzerritarrek: kiroldegietako harreretan eskatzen den Irunkirol txartelarekin

Dirulaguntzak, herritarrek oinarrizko kirol-zerbitzuen aukera izan dezaten, zehazki, Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako instalazioetarako abonamendurako.

Betekizunak:

  • Udalerrian erroldatuta egotea likidazioaren xedeko kuotak iraun bitartean.
  • Udal-kiroldegietan abonatuta egotea gutxienez hiruhileko natural oso batean, 2021eko urtarrilaren 1az geroztik.
  • Udalarekin zerga-betebeharrak eguneratutaedukitzea edo ordaindu gabeko zorren ordainketan luzapena emanda edukitzea.
  • Gainera, betekizun hauek ere bete behar ditu bizikidetza-unitateak:
    • Etxebizitza baten titularra izatea edo titulartasunik ez izatea.
    • Bizikidetza-unitateak egiaztatu behar du ezarritako mugen barruan dituela diru-sarrerak.

Informazio gehiago

Abonatuak bi kiroldegietan sartu eta igerileku, SPA, fitness areto, squash, frontoi, trinkete eta eskalada - murruaz (federatuak solik) goza dezakete.

Honetaz gain ikastaroetan prezio murriztuak eta eskubide bereziak izango dituzte bai izen ematea egiterako orduan eta baita denboraldi osorako erreserba egiterakoan ere.

Plaiaundiko pistak ere erabil izango dituzte hauen irekiera ordutegian.

BERRIA: abonatu direnek prezio bereziak izango dituzte San Marcial Txingudi-ko instalakuntza berrietan..

Abonuen tarifak

 Hiruhilabeteko abonua 
  Irunen erroldatua Irunen ez erroldatua Matrikula*
3 urtetik beherako haurra      
Guraso bat abonatua 0,00 € 0,00 € 0,00 €
2 guraso abonatuak 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Haurra (3-12 urte barne) 48,57 € 60,66 € 64,74 €
Guraso bat abonatua 32,37 € 40,44 € 43,16 €
2 guraso abonatuak 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Juvenil (13-16 urte barne) 64,71 € 81,00 € 43,16 €
Guraso bat abonatua 48,57 € 60,66 € 64,74 €
2 guraso abonatuak 32,37 € 40,44 € 43,16 €
17-23 urte barne 64,71 € 81,00 € 77,65 €
Guraso bat abonatua 48,57 € 81,00 € 77,65 €
2 guraso abonatuak 32,37 € 81,00 € 77,65 €
Heldua 64,71 € 81,00 € 77,65 €
Mugikortasun urriko pertsonak 32,37 € 40,44 € 43,16 €

Behin bakarrik ordainduko da matrikula, eta abonuaren alta egiteko unean egingo da. Kontratatutako abonuaren baldintzak berberak era jarraian mantentzen diren bitartean, es da berriz oirdandu beharko matrikula.

X