Beste aukera batzuk - Kirolak
X
Esteka interesgarriak
Eskola Kirola
Programaren ardatza da ikasle guztiei aukera ematea beren talentua garatzeko, hobetzeko eta ikasteko, kirol-maila, maila sozioekonomikoa, dibertsitate funtzionala eta sexua edozein direla ere.
Programa horrek eskola-kirolaren ereduaren ardatz nagusian kokatzen du adingabea, beste edozein interesen gainetik, kirol asko egitearen aldeko apustua eginez, arreta ikaskuntza-prozesuan jarriz, eta ez lehiaketaren emaitzan.
Xedea: Eskola-kiroleko programaren kostua diruz laguntzea bizikidetza-unitateak dituen baliabide ekonomikoen arabera.
Betekizunak:
- Udalerrian erroldatuta egotea likidazioaren xedeko kuotak iraun bitartean.
- Ikasturte honetan Eskola Kirola programari dagokion kuota ordaindu izana.
- Udalarekin zerga-betebeharrak eguneratuta edukitzea edo ordaindu gabeko zorren ordainketan luzapena emanda edukitzea.
- Bizikidetza-unitateak egiaztatu behar du ezarritako mugen barruan dituela diru-sarrerak.
Ikastetxe parte-hartzaileak
Araudia
- Eskola Kirolaren dekretua
- Eskola Kiroleko programa (Gipuzkoako Foru Aldundia)