Esteka interesgarriak
Dirulaguntzak
Familia eta pertsona erabiltzaileak
Kiroldegietara abonatuak
Dirulaguntzak, herritarrek oinarrizko kirol-zerbitzuen aukera izan dezaten, zehazki, Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako instalazioetarako abonamendurako.
Betekizunak:
- Udalerrian erroldatuta egotea likidazioaren xedeko kuotak iraun bitartean.
- Udal-kiroldegietan abonatuta egotea gutxienez hiruhileko natural oso batean, dagokion urtean.
- Udalarekin zerga-betebeharrak eguneratuta edukitzea edo ordaindu gabeko zorren ordainketan luzapena emanda edukitzea.
- Gainera, betekizun hauek ere bete behar ditu bizikidetza-unitateak:
- Etxebizitza baten titularra izatea edo titulartasunik ez izatea.
- Bizikidetza-unitateak egiaztatu behar du ezarritako muga batzuen barruan dituela diru-sarrerak.
Eskola Kirola
Xedea: sEskola-kiroleko programaren kostua diruz laguntzea bizikidetza-unitateak dituen baliabide ekonomikoen arabera.
Betekizunak:
- Udalerrian erroldatuta egotea likidazioaren xedeko kuotak iraun bitartean.
- Ikasturte honetan Eskola Kirola programari abonado la cuota correspondiente dagokion kuota ordaindu izana.
- Udalarekin zerga-betebeharrak eguneratuta edukitzea edo ordaindu gabeko zorren ordainketan luzapena emanda edukitzea.
- Bizikidetza-unitateak egiaztatu behar du ezarritako mugen barruan dituela diru-sarrerak.
Kirol-erakundeak
Urteko jarduera
Irabazi-asmorik gabeko kirol-klub eta -erakundeentzako dirulaguntzak,, kirol-prestakuntza eta -sustapena bultzatzeko jarduerak garatu eta egin ditzaten, eta duten proiekzioagatik eta interesagatik Irungo Udalaren helburuekin bat badatoz.
Betekizunak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeen erregistroan erregistratuta egotea.
- Egoitza soziala Irungo udalerrian errotuta edukitzea.
- Eskola Kirolari buruz Gipuzkoan indarrean dagoen araudian xedatutakoa betetzea.
Jarduera zehatzak
Irungo Udalak laguntza ekonomikoak xedatzen ditu unean uneko kirol-jarduerak antolatu eta egiteko (San Pedro eta San Martzial jaien esparruan egiten diren jarduerak barne), garrantzi bereziko ekitaldietan parte hartzeko eta desgaitasuna duten pertsonek kirol-jardueren eta jarduera fisikoen aukera izateko.
Betekizunak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeen erregistroan erregistratuta egotea.
- Egoitza soziala Irungo udalerrian errotuta edukitzea. Onartuko dira egoitza soziala beste udalerri batean duten erakundeen eskaerak, betiere Irunen modalitate bereko erakunderik ez badago.
- Irunen ekitaldi edo jarduera zehatzak antolatzea, eta/edo garrantzi bereziko ekitaldietan parte hartzea, eta/edo integrazio- eta egokitzapen-ekintza zehatzak egitea desgaitasuna duten pertsonei kirol-jarduera eta jarduera fisikoa egiteko aukera emateko.
- Eskola Kirolari buruz Gipuzkoan indarrean dagoen araudian xedatutakoa betetzea.
Eskola Kirola
Laguntza ekonomikoak Ikastetxeei eta kirol-elkarteei, eskola-kirolaren programako, jarduerak garatu eta egiteko.
Betekizunak:
- Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak eta eskola-kiroleko jardueretan eta gazte-kiroleko planen barruko kirol-modalitateetan parte hartzen duten kirol-klubak, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
- Eskola-kirolaren programan parte hartzea eta/edo haurren eta kadeteen kategorietako taldeak eskola-kirolaren partaidetza-ibilbidean inskribatuta edukitzea.
- Gipuzkoan Eskola Kirolari buruz indarrean dagoen araudian xedatzen dena betetzea, tokiko kirol-sistema sortzeko oinarrizko tresna den aldetik.
Dirulaguntza izendunak
Dirulaguntza izenduna duten entitateen zerrenda.