Irungo geltoki berria izango dena, gertuago

Asistentes a la comisión, Alcalde de Irun, M.A.Páez, Rafaela Romero, Jabier Larrañaga Garmendia , Luis Pedro Marco de la Peña, Luis Maria Garcia Gomez y Javier Dahl

Atzo, Irungo trenbide eremuan hiria berroneratzeko eta  garatzeko jarraipen batzordeak beste bilera bat egin du. 2019ko urtarrilaren 16an sinatutako erakunde arteko hitzarmenetik sortu zen organo hori, eta proiektuan aurrera egitea du helburu. Alkatea du buru, eta hitzarmenean parte hartzen duen erakunde bakoitzeko ordezkariek osatzen dute:

Irungo Udaleko ordezkaritza

José Antonio Santano, Irungo alkatea
Miguel Ángel Páez, Hiri Garapeneko ordezkaria

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza

Rafaela Romero, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua
Javier Larrañaga Garmendia, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko foru diputatua

ETSko ordezkaritza

Luis Pedro Marco de la Peña, Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordea (Parte hartzea gaur telematikoki)

ADIFeko ordezkaritza

Luis María García Gómez, Iparraldeko Ondare eta Hirigintza Arloko kudeatzailea Javier Dahl Sobrino, Geltokietako Arkitekturako zuzendariordea

Gai zerrendaren barruan bazetorren erakundeek egindako zuzemenen egoeraren berri ematea. Astelehen honetako bileran, nazioarteko geltoki berria eraikitzeko proiektua aurkeztu da: helburua da lanak 2022ko lehenengo seihilekoan ateratzea lehiaketara. Era berean, inguru osoa eta Aduana kalea eta Pio XII.a plaza lotuko dituen pasarelaren proiektua lantzen jarraitzen du Udalak, baina, horretarako, aurrez, hitzarmen bat sinatu beharko dute alde guztiek: Irungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta ADIFek.

Irungo alkate José Antonio Santano pozik zegoen bileraren ondoren, non geltoki berria izango denaren irudi berriak ikusi diren: “Irungo geltokia pixka bat gertuago dago, eta, beronekin, hamarkadak lantzen daramagun proiektu baten lehenengo fruituak. Datozen urteetan, hiri honen garapena aukeraz beteta egongo da hirigintzaren, ekonomiaren eta mugikortasunaren ikuspegitik, eta, gaur, beste pauso bat eman dugu garapen horretan mugarri izango den bidean”.

Irungo Udalak gaur egun abian dituen lan ildoen berri eman du, hala nola Plan Nagusiaren aldaketarena eta hirigintzaren ikuspegitik dena hiri bilbean integratzeko diseinuarena. Horrekin batera, Zaisa enpresa publikoa, zeinetan Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen duten, proiektuan sartu dela baieztatu ondoren.

Responsive image
X