Irungo Udalak herritar guztiei jakinarazten die Via Irun proiektuaren lehen faseari buruzko erakusketa bat irekiko dela datorren asteartean, hilak 17. Proiektu horren xedea da Irungo trenbide inguruko espazioa berritzea, eta urrian egi zen eremu horren (76.000 m2) plan orokorraren hasierako onespena. Erakusketa Txanaleta plazan egongo da, «kristalezko eraikina» deitutakoan, eta 18:30etan irekiko da.

Erakusketa hau etorriko den guztiaren parte bat baino ez da. Dudarik ez egin, proiektu erabakigarria izango da hiriaren historian. José Antonio Santano Irungo alkateak esan duenez, «Via Irun inoiz ikusi ez den bezala ikusiko dugu, eduki zinez berritzaileak eta erakargarriak izango ditugu eta, haiei esker, etorriko dena ulertzen hasiko gara. hasteko, nazioarteko geltoki berria: gure hiriarentzako izugarrizko iraultza ekarriko du. Ekimen hau, gainera, ezinbestekoa da, trenbidearen inguruko plan orokorraren hasierako onespena jendaurrean jartzeko».  

Ostiral honetan, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako ministro Raquel Sánchez Irunen izan da, VíaIrun proiektuaren barruan hirian nazioarteko geltoki berri bat eraikitzeko proiektuaren aurrerapausoak ikusten. Bertatik bertara ezagutu du proiektua, Irungo alkate José Antonio Santanoren eskutik, eta haiekin izan dira Gobernuaren Euskadiko ordezkari Denis Itxaso eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko buru Iñaki Arriola ere.

Irungo udaletxean hasi da bisita: bertan, alkateak, udal talde guztien ordezkariekin batera, proiektuaren ildo nagusiak azaldu dizkio ministroari. Ondoren, Irungo egungo geltokira joan dira, instalazioak ezagutzera.

Irungo alkateak oso ontzat jo du lanen lizitazioa, zeina gaur iragarri den

ADIFek gaur goizean iragarri duenez, Irungo nazioarteko geltokia eraikitzeko lanak lizitatu ditu. 70 milioi euro inbertituko ditu lanetan, eta lanek 30 hilabete iraungo dute, Irunen inoiz egin den inbertsio publikorik handiena izango da. Hamar trenbideren gainean egongo da geltoki berria, zubi bat balitz bezala, eta, batetik, Geltoki kalea eta, bestetik, Aduana kalea eta Pio XII.a lotuko ditu.

Ilustración de la futura estación de Irun

Atzo, Irungo trenbide eremuan hiria berroneratzeko eta  garatzeko jarraipen batzordeak beste bilera bat egin du. 2019ko urtarrilaren 16an sinatutako erakunde arteko hitzarmenetik sortu zen organo hori, eta proiektuan aurrera egitea du helburu. Alkatea du buru, eta hitzarmenean parte hartzen duen erakunde bakoitzeko ordezkariek osatzen dute:

Irungo Alkatea Matilde Ucelay saria jasotzen

Irungo alkate José Antonio Santano Madrilen izan da, Gobernuko presidenteordea Carmen Calvo eta Garraioko, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako ministro José Luis Ábalosek Matilde Urcelay saria jasotzeko Vía Irun proiektuarengatik.

Proiektuen kategorian Matilde Urcelay saria emanda, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak aintzatetsi egin du Vía Irun.  Ministerioak ematen du sari hori, garraioaren, mugikortasunaren eta hiri-agendaren arloetan berdintasunaren alde lan egiten duten pertsonei edo entitateei aitorpena eskaintzeko.  Sariek, gainera, ibilbide pertsonalak ere aintzatesten dituzte, eta Ines Sánchez de Madariagak jaso du oraingoan. Arkitekto hirigile honek prestatu zuen, hain zuzen, Irungo Zainketen Mugikortasun Plana genero-ikuspegia sartuta, eta trenbide-eremuaren Hirigintza Planean lan egiten duen taldeko kidea da, Irungo Udalak hartarako hautagai izateko aurkeztu eta abalatuta.  Entitateen kategorian, "Ellas Vuelan Alto" elkarteak jasoko du saria. Elkarte horrek sektore aeroespazialean emakumeak agerikotasuna izan dezaten lan egiten du.

Gaur goizean, Irungo trenbide eremuan hiria berroneratzeko eta garatzeko hitzarmenaren jarraipena egiteko batzordeak beste bilera bat egin du.

Irungo trenbide-eremuan hiria berroneratzeko eta garatzeko jarraipen-batzordea

Datorren asteartean, otsailaren 23an, Irungo trenbide-eremuan hiria berroneratzeko eta garatzeko Jarraipen Mahaia bilduko da, eta hori izan du hizpide asteazken honetan Jose Antonio Santano Irungo alkateak.

Dirulaguntza aldez aurreko antolamendu- eta berrurbanizazio-azterketak egiteko erabiliko da, horiek ahalbidetuko baitute trenbide-eremu zaharra eraldatzea hirirako motor ekonomiko eta sozial bihurtzeko.

X