Proposatzen da Aduanako multzoa berreskuratzea trenbidearen memoria historikoaren eta hirian izan duen inpaktuaren elementu adierazgarri gisa. Proposatzen da Aduanako eraikina integratzea eta berreskuratzea, bai eta atxikitako eraikinen zati bat ere, antolamenduarekiko modu koherente eta bideragarrian, ekipamendu publikoetarako gune bat osatzeko.
Patrimonio y preexistencias

Irizpideak eta Helburua

Hona hemen Ondareari eta Aurrez zeudenei buruzko Irizpideak eta Helburuak

  • Trenbide eremuan aurrez zeudenak txertatzea. Badira elementu tekniko estrategikoak, hala nola trenbideen orratz sistema, kontrol zentroak, desbideratze eremuak eta hustubideak, eta gainerakoak, azpiegiturek behar bezala funtzionatzeko ezinbestekoak direnak. Kontuan harturik instalazio horiek inbertsio handia ekarri duen eguneratze prozesuan daudela gaur egun, gomendiozkoa da estrategia horiek aintzat hartzea eta, gutxienez, haien kokalekuari eustea.
  • Aurrerakinaren irizpidea da Aduanako eraikina, Aduanako pabiloia (123. zenbakiduna Txostenaren proposamenean) eta Erdiko Biltegian ageri den alde simetrikoa (77. zenbakiduna) batera baliatzea, ekipamendu publikoetarako multzoa osa dezan. Gure ustez, trenbidearen eta hiriaren arteko historia eta ondare harremanen erakusgarri argia da multzo hau.
  • Aduanako eraikinaren ingurua proposamenaren gune publikoan txertatzea. Dituen ezaugarriak, hiri barnean duen kokagunea eta duen balio historikoa kontuan harturik, zaindu beharreko ondare immaterialtzat jotzen da. Proposamenak funtzionalki eginkizun garrantzitsuagoa emango dio eremu honi, zentralitate anitza garatzen lagunduz, eta bertan batez ere hezkuntza erabilerak eta ekintzailetza sustatzekoak ezarrita. Beste gizarte erabilera puntual batzuk ere izango ditu, eta gune publikoa egituratzen lagunduko du.
  • Haiek mantentzea teknikoki bideragarria den kasuetan eta antolamendu koherente batetik badatoz, pabilioiak eta biltegiak mantentzea eta berritzea, esparruaren memoria historikoaren adierazgarritasuna bilatuz, abiadura txikiko pabiloiarekiko arreta bereziarekin. Kontserbazio partziala edo elementu puntualak lekualdatzea planteatu ahal izango da.
X