2011ko Protokolotik 2018ko Hitzarmena eta 2019ko Aurrerakinarekin loturiko Herritarren Parte hartzea bitarte, Irungo Trenbide Eremuan Plan Nagusiaren Aldaketaren oinarria da Irungo trenbide eremua erabakigarria dela hiriaren garapenerako, lurraldean duen hedadura handiagatik, egungo trenbide instalazioek lur zati handia hartzen baitute, hiriaren erdiguneko hiri sarean ebaki espazial eta funtzional handia sortuz.

Hasierako helburua da trenbide azpiegituraren arrastoa eta Irungo hirian duen inpaktua murriztea, geltoki intermodal berriaren inguruan erdigune berria sortuz. Erdigune berri hori trenbide eremuaren bi ertzekin lotuta egongo da, eta hiri iragazkortasuna eta mugako auzoek hirigunearekin duten erlazioa indartuko du.

Estrategia territorial urbana

Bide eta gune publikoen sistemak egituratuko du lurraldearen eta hiriaren arteko lotura, modu kapilarrean diharduena. Horregatik egin zen kapilaritateari eutsiko dion eta eraztun moduko konexio zirkularra bultzatuko duen mugikortasun sistemaren aldeko apustua.

Lurralde estrategiak hiriko erdigunean esku hartzearen aldeko apustua egiten du, erabileren egituran hurbiltasuna eta konplexutasuna, dentsitatea erabilera intentsitatea bermatuz, erosotasuna, segurtasuna eta gune libreen antolamenduan iraunkortasuna lehenetsiko duen lehentasun sistema eskainiko dituena.

Irizpideak eta helburuak

Honako hauek dira Lurralde eta Hiri Estrategiari buruzko Irizpideak eta Helburuak:

  • Abiadura Handiko Trenaren geltokiaren eta aldageltoki publikoaren inguruetan erdigune bat eratzea, hiriaren erdigunearekiko eta trenbide eremuaren bi ertzetako eremuekiko konexioa artikulatuz.
  • Aduanako eremua lehengoratzea eta berritzea, zaharkituta dauden instalazioak berreskuratu eta berrintegratuz eta ondare balioa duten eraikinak birgaituz.
  • Hiria zerbitzuak, jarduera ekonomikoak eta bizilekuak eskainiko dituen Erdialde berri batez hornitzea.
  • Erabiltzen ez den trenbide eremuaren aukera aprobetxatzea hiriko jarduera ekonomikoen esparru bihurtzeko, enpresak, prestakuntzak eta ekintzailetzak eratutako triangeluan oinarritua, hiri eredu erakargarriagoa eta trinkoagoa izaten laguntzeko.
  • Eremu funtzio-bakar handien ugaltzea eta uharte efektua saihestea, eta erabilera mistoen eremua sortzea, eguneko ordu guztietan bizitasun handiagoa izango duena.
  • HAPNren Aldaketaren esparrutik Geltokiko eremuaren berrikuntza integrala prestatu eta koordinatzea, eremu horretan txertatu beharreko zehaztapenak batera aztertuta, bai eta autobus geltoki berriarekiko eta bestelako garraio moduekiko izango duen erlazioa ere.
  • Haiek guztiek bide sistema orokorrarekin izango duten lotura egokia eta inguruarekiko mugikortasuna bermatuko duen bide azpiegitura osatzea, bidaiarien garraioan trukerako nodo modala eratuz.
  • Topo – Euskotren trenbidearen trazadura gainerako trenbideen ondora eramatea eta Geltoki berrian integratzea.
  • Eusko Jaurlaritzaren mendeko “Topoa” deitutako trenbide trazaduraren iragazkortasun handiagoa lortzeko aukera emango luketen jarduerak aztertzea proposaturiko esparru horretan, hiriko alde horren inguruaren eta etorkizuneko antolamenduaren mugikortasuna handituz, garraio zerbitzu iraunkorrarekin bateragarri eginez.
  • Trenbideen iparraldean, jabetza eta hiri pieza handien egungo egitura mantentzea jarduera finkatuekin (ADIFen lurrak, CAF fabrika, Blas de Lezo kale inguruan, hiri baratzeak…). Erabileren, ekoizpen sistemen eta azpiegituren banakako funtzionamendua mantentzea, haiek hirian eta erdigune berrian hobeto txertatuta.
  • Geltoki intermodalean sartzeko plaza baten kokalekua kontsultatzea epe erdira, beste erabilera batzuen artean aparkalekuak izango dituena, esparruan ibilgailuak aparkatzeko erabiltzen diren guneak libre utzi ahal izateko.
    Aipatzekoa da HAPNAren esparrutik kanpoko eremuak ukitzen dituen antolamendu irizpideak ezartzen dituela puntu honek, eta horrenbestez, baieztapen horiek orientagarriak izango dira eta ez dira lotesleak.
X