HAPNAren esparrurako konektibitateari eta mugikortasunari buruzko irizpideek eta helburuek ezartzen duten lehentasunen sistemaren oinarria hiri eredu jakin bat indartzea da, herritar guztientzat oinezko zirkulazioa berdintasunean nagusituko den hiria, esparruan protagonista den garraio publikoaren erabilera bultzatuko duen hiria, eta ibilgailu pribatuaren bideragarritasuna ebatzi eta artikulatuko duen hiria, bai eta merkataritza garraioarena ere.

Erdigune berri baten inplementazioak behar bezala antolatu behar du jarduera guneek sortutako trafikoa, iragaitzazko ibilgailuen hazkundea mugatuz eta ibilgailu pribatuaren mugikortasun iraunkorreko sistema alternatiboak bultzatuz. HAPNAren esparruan planteatzen da sartzeko eta irteteko zirkuitu eskema antolatzea, esparruaren barnean eta aparkalekuen eta ibilgailuen sarbideen eskari handiena sor dezaketen esparruetan trafikoa banatzen duten guneak edo multzoak ezarrita. Trenbide eremuaren bi aldeetan ibilgailu pribatuen aparkalekuak aurreikusi dira.

Conectividad y movilidad

Irizpideak eta Helburuak

Hona hemen Konektibitateari eta Mugikortasunari buruzko Irizpideak eta Helburuak

  • Kaleen eta plazen segida bat antolatzea, behar bezala hornituak, oinezkoen zirkulazioa segurua eta barneratzailea izan dadin, dauden loturak indartuko dituena eta joan-etorriak azkar eta lasai oinez egiteko aukera emango duena.
  • Bizikletentzako bi norabideko sarea sortzea, dagoen sarearekiko lotura indartuko duena eta mugikortasun iraunkor mota hori bultzatuko duena. Kontua ez da gutxieneko espazio fisiko batez hornitzea, baizik eta hura erakargarri handi bilakatzea, sare horri halako protagonismo bat emanez.
  •  Bizikletentzako aparkaleku hornidurak antolatzea lotura puntuetan eta jarduera gune handiak dauden lekuetan.
  • Bide sistema artikulatzailea sartzea, dauden kaleen eta bideen sarean oinarritua eta piezen artean, jabetzen arteko ertzetan, Barrutira eta aldageltokira sarbidea erraztuko duena, batez ere hegoaldetik eta mendebaldetik.
  • Sartzeko zirkuitua sortzea, esparruaren barnean eta aparkalekuen eta ibilgailuen sarbideen eskari handiena sor dezaketen esparruetan (Colon ibilbidea, Hondarribi kalea eta Lope de Irigoien kalea) trafikoa banatzen duten guneak edo multzoak ezarrita eta sarbideak hainbat modutan orekatuz, oinezkoena eta bizikletena batez ere.
  • Bide egitura hainbat puntutan eta ardatzetan lotzea: Baleazale kalea, Aduana eta Olagizon kaleak bigarren sarearekin lotuta daude lehen sarera iritsi arte.
  • Bi fokuetan (abiadura handiko geltokia eta garraio publikoaren aldageltokia) sorturiko trafikoa antolatzea, hiriaren erdigunean iragaitzazko ibilgailuen hazkundea mugatuz (Colon Ibilbidea, Hondarribi kalea eta Lope de Irigoien kaleak), eta sarbideak hainbat modutan orekatuz, oinezkoena batez ere.
  • Eskala desberdinetako jarduera ekonomikoak sortutako mugikortasuna kontuan hartzea eta hari erantzutea.
  • Aparkaleku guneak ezartzea. Hiri Berrikuntzarako Barrutian horren jarduera gune argia sorturik, eta gune hori hiriaren erdigunearekin (Txanaleta plaza, Pio XII.a plaza, Luis Mariano plaza eta Hondarribia kalea) behar bezala loturik, biziki erraz liteke, halaber, esparruaren barnean edo kanpoan disuasio aparkalekuen ezarpena, garraio publikoko anezka sistema baten bidez, bidaia partekatuen sistemen bidez, auto elektrikoak eta txirringak alokatzeko sistema batez, eta molde horietako soluzioen bitartez. Intermodalitaterako gune horiek bide sareko nodoetan edo trafikoa sorrarazten duten beste gune batzuetan, edo haiekin loturik (industrialdeak har bitez gogoan), bidera litezke.
X