Hiri iraunkortasuna irizpide gisa hartu da gune publiko baten kalitatezko diseinurako eguzkialdia eta haizearen eta hotzaren aurreko babesa bezalakoak aintzat hartuta eta herritar guztien segurtasuna, irisgarritasuna eta inklusioa bermatuz. Esku hartze honen hiri garaikidearen morfologia eta topografia ulertzeko moduak oinarritzat hartu ditu ekoizpen, ekonomia eta bizitegi jardueren antolakuntzaz gainera, eremu berdeak sistematikoki sortzea, lurraldearen eta eraikuntzen iraunkortasuna, mantentze kostu energetikoak murriztea hala gune publikoan nola eraikinetan, eta gune publikoa ulertzeko modu berria eta hirian bizitzeko modu berria, gaur egungo eskariei eta beharrei egokitua betiere.

Alderdi askotatik begiratuta aztertu da hiri berrikuntza hori, aintzat hartuta erabilera mistoak izango dituen hiri eredua edo hiri eta lurralde eragile askoren arteko kolaborazioa, herritarrak barne hartuta.

Sostenibilidad e innovación

Irizpideak eta Helburua

Hona hemen Iraunkortasunari eta Berrikuntzari buruzko Irizpideak eta Helburuak

  • Eraikin eta gune publiko berriak planifikatzeko eta diseinatzeko orduan aintzat hartu dira Irungo klima eta paisaia baldintzak, garapen iraunkorreko eredua bermatu ahal izateko udalerrirako.
  • Klima aldaketara egokitzeko arintze eta egokitze konponbideak sustatzea. “Bero uharte” efektuari aurrea hartzeko zoladurak eta berdeguneak diseinatu behar dira.
  • Lurzoruaren kalitatea berreskuratu nahi da, dagoen lekuagatik eta bertan gaur arte aurrera eramaten ari den jardueragatik lurzoru kaltetua izango baita.
  • Errizosfera eremu kritikoa da diseinurako. Hiri lurzoru librearen gaiari ekingo diogu belaki gisa, klimaren eta geologiaren arteko trantsizioa diseinatzeko eta errizosfera osasungarria sortu eta lurzoruen kalitatea lehengoratzeko. Lurzorua modu eraginkorrean lehengoratzeko, funtsezkoa da:
    • Lurzoruan euri ura sartzea: euri urak kudeatzeko tekniken eta sistemen bidez.
    • Sare biologikoki anitza: hosto iraunkorreko landare gehiago jarri, iragazkortasuna areagotu, animalien presentzia bultzatu eta abar.
  • Araudi espezifikoa betetzea, baita Eraikuntzaren Kode Teknikoa ere bere azken eguneratzean, eta zehatzago esateko, haren Energia Aurrezteko DB-HE 2018 Oinarrizko Dokumentua (gaur egun onartze fasean dago).
  • Energia eraginkortasun handiko argiteria publikoa.
  • Smart City kontzeptua gartzea, zerbitzu adimendun eta digital berrien bidez.
  • Bizitegi erabileren banaketarekin loturik azpiegiturak ezartzeari dagokionean, honako hauek proposatzen dira:
    • Sestrapetik doazen azpiegitura guztiak antolatzea eta ordenatzea; antolamendu horretarako prismak eta/edo galeriak erabiltzea.
    • "Zuntz grisa" delakoa aurreikustea: hodiak zorupean, hasiera batean funtzio zehatzik beteko ez dutenak baina etorkizuneko kableak hartu ahal izango dituztenak kaleak ireki behar izan gabe.
    • Azpiegituren trazabilitatea eta haien kokapen zehatza zorupean; BIM delakoan (Building Information Modeling) as-built eguneratuta edukitzea, GIS-en geoerreferentziatua.
    • Materialen trazabilitatea: erabili beharreko materialen datu baseak sortzea eta proiektuaren ziklo osoan zehar eguneratuta edukitzeko mekanismoak finkatzea, erabilitako materialen pasaportea (Material Passport) sortzea; datu base hau eta aurreko puntukoa GIS-en estekatzea.
  • Datuak jasotzeko, informazioa emateko eta gune publikoa kudeatzeko gaitasuna izango duten hiri altzariak. Ibilgailu elektrikoen karga azkarreko guneak ezartzeko esparruak aurreikusi behar dira.
  • Gune publikoen hiri diseinuak aurreikusten du zuhaitzak landatzea, hiri paisaia hobetzeko eta trenbide eremutik datozen kutsadura akustikoa eta atmosferikoa arintzeko.
X