Proposamenaren helburu orokorrak gorpuztu dituzten gidalerroetako bat izan da inolaz ere genero ikuspegia.
Herritar guztiak beren aniztasunean eta bizitzako eguneroko premiak proposamenaren erdigunera eraman direlarik, askoz errazago garatu da ondoren proposamena modu koherentean.
Perspectiva inclusiva

Irizpideak eta Helburuak

Hona hemen Ikuspegi Barneratzaileari buruzko Irizpideak eta Helburuak

  • Segurtasuna, hiriaren irisgarritasuna eta hiri eredu trinkoa bermatzea.
  • Proiektuari ikuspegi barneratzailea aplikatzea, eremuaren diseinuan pertsona guztiak berdintasunean aintzat hartuta.
  • Izaera eta nortasuna era kolaboratzailean eraikitzea, kontzientzia kolektiboa txertatuz.
    • Hiri paisaiari, trenbidearekin loturiko lekuei eta eraikinei balioa eman behar zaie herritarrek hiri egituraketa berri hori eurenganatu dezaten bultzatzeko eta arintzeko. Kide izate zentzua, iragan komun baten adierazgarritasuna, inguru parte hartzaileagoak eta aktiboak sortzen laguntzen duten hiri aktibo ez fisikoak dira, inolaz ere.
    • Irungo trenbide eta industria tradizioan oinarritutako placemaking-a, Aduanakoa bezalako erakinei halako balioa emanez.
  • Herritarren segurtasuna bermatzea.
    • Hiriaren birmoldaketa bultzatzea: hiri hutsuneak saihestea, haietatik jarduerarik gabeko eremuak, gaizki mantenduak, pertsonen presentziarik gabeak eta abar sortzen baitira gehienetan. Egoera horiek segurtasun eza bultzatzen dute hirian, hiri degenerazio prozesu handiagoak eta bereizketa soziala eragiten dute hirien barnean.
    • Prozesua, etapak eta denborak kontuan hartzea: hauxe da, geroko garapen faseak era ordenatuan planifikatzeko moduan proiektatzea. Kontua da trantsizio etapak saihestea obretan edo garapenaren fase desberdinetan, haiek segurtasun eza sortuko bailukete hiri eremuan, eta saihestu egin behar dira, era berean, garraio publikoaren irisgarritasuna edo garraio publikoak azpiegiturak erabiltzea zailduko luketen aldiak.
    • Genero ikuspegia duten estrategiak hartu behar dira aintzat, topografia gainditzeko: oinezkoentzako ibilbide nagusiek aurreikusten dute erabilera komunitarioko eremu handietan barrena igarotzea, eta horietan, erabilera nahasketa interesgarria aurreikusten da gainera; lurpeko igarobiderik ez.
  • Hirian irisgarritasuna bermatzea.
    • Jarraipena eman behar zaio hiri ehunari: Funtsean, egun Irungo hirian bereizita dauden bi aldeak lotuko dituen hiri jostura bideratzea da xedea.
    • Helburua da hiri mugikortasun iraunkorrerako estrategia ahalbidetzea, "zaintzaren mugikortasuna" delakoari arreta berezia eskainiz, eta horretarako ezinbestekoak dira mugikortasun aktiboko ibilbideak antolatzea (bereziki oinezkoentzakoak), eremu publikoan segurtasun ezaren pertzepzioa arintzea, tarte laburren printzipioa indartzea eta hiri trinkotzea sustatzea.
    • Altuera jauzi handiak baztertu egin behar dira, mailaz maila terrazak eginda, desnibelak edo hausturak gainditzen dituzten eraikin estrategikoak, irisgarritasun osoaren printzipioekin diseinatutako arrapalak eta abar.
  • Erabilera nahasketa eta hiri eredu trinkoa bultzatzea.
  • Hizkuntza ez sexista sartzea dokumentazio tekniko eta komunikatibo guztietan.
X