Gune publikoa da jardueraren gune nagusia, Irun-Zentroa eraikinaren presentzia adierazgarriaren inguruan jarduera ekonomikoen gunea sortzearekin eta Aduanako eraikina berreskuratzearekin batera. Gune publikoan kaleak, plazak eta parkeak daude, eta herritar guztientzat seguruak eta irisgarriak izateko moduan antolatuko dira haiek. Kaleak, ibiltzeko eta hiri jarduerarako gune publikoak direla ulertuta, segurtasun eta barneratze irizpideak, harreman eta merkataritza jarduera irizpideak, aintzat hartuta antolatuko dira hiriko bizitza publikoari bizitasuna emateko.

Aurrera eramandako herritarrek parte hartzeko prozesuak erakutsi du berdegune egituratzaile handi bat nahi dela hiri parke gisa. Parke hori aisialdi eta kirol jardueretarako egokia izango da, bai eta atsedenlekua ere. Horrez gainera, eguneko ordu desberdinetan erabileren eta erabiltzaileen askotariko aukera eman ahal izateko, parkea behar bezala inbrikatua egongo da ekipamenduen, jarduera ekonomikoen eta bizitegien eraikinekin, eta erabilera eta erabiltzaile desberdinak izango ditu.

Espacio público

Gune publikoaren kalitateari eman nahi izan zaio lehentasuna kasu guztietan, betiere kontuan izanik eguzkialdia eta haizeen eta hotzaren aurreko babesa, eta iraunkortasun eta oinezkoen segurtasun irizpideak maximizatuz, irisgarritasun eta genero irizpideak aintzat hartuta.

Irizpideak eta Helburuak

Hona hemen Gune Publikoari buruzko Irizpideak eta Helburuak

  • Aduana ingurua gune publikoko zuzkidura sare gisa kalifikatu da, pabilioi-tailerrek okupaturiko eremua ere berreskuratuz, haiek ezin baitira mantendu antolamendu berrian txertatzeko. Aduana inguruan plaza bat sortzea eta bizitza publikoarekin eta ekipamendu jarduerekin loturiko geltoki berria egitea.
  • Proposatzen da ardatz berde bat egitea hiriko gune libreen sarearekin loturik.Hiriko korridore berde hura eremutik igarotzen denean jarduera ekonomikoen eta egoitza publikoen erabileraren ardatz izango da. Hiri-ehuna garatuko duen elementu nagusia izango da. Gune hori trenbidearen trazaduraren paraleloan bideratutako eraikin ilara batek mugatuko du, eta haiek babestuko dute trenbide eremuaren eraginetik, Baleazale kalean zehar egongo diren hormarte txikiagoko eraikin batzuk ere izango ditu muga, eta hari esker ikuspegi eta eguzki baldintza hobeak izango dituzte (bizitegi erabilera nagusi izanik), inguruko hiri ehuna osatzearekin batera. Hirigintza estandarren eskubidearen arabera, multzoa bizkortzeko beharreko erabilera publikoak izango dituzte gune horiek, eta azalerako aparkalekuaren zati batekin koordinatu ahal izango dira.
  • Ardatz berdeak hiri parkearen forma izango du Baleazale kalearen paraleloan, eta Belaskoenea auzoa Aduanako plazarekin lotuko du, kota desberdinean dagoena, arrapala irisgarrien sistemaren bidez. Aduanako plaza Txanaleta plazarekin ere lotuko du gune horrek arrapala irisgarri baten bidez, eta elkarrekin loturiko hiru gune publikok osatutako multzoa sortuko da horrela.
  • Parkea aisialdi eta kirol jardueretarako egokia izango da, bai eta atsedenlekua ere. Horrez gainera, eguneko ordu desberdinetan erabileren eta erabiltzaileen aukera anitza eman ahal izateko, parkea behar bezala inbrikatua egongo da ekipamenduen, jarduera ekonomikoen eta bizitegien eraikinekin, eta erabilera eta erabiltzaile desberdinak izango ditu.

  • Ardatz berdearen antolamendua Euskotrenen trenbideak kendu edo lurpetik bideratzen badira libratuko litzatekeen gunearekin loturik planteatzen da, esparrutik harantzago Plaiaundiren eta Katea auzoaren arteko lotura egin dadin pasealeku baten eta hiri korridore berdearen bidez.

X