Via Irun gunearen hiri garapenarekin loturik bideratuko litzatekeen jarduera ekonomikoen proiektuak hiriaren garapen ekonomikoaren aldeko apustua egiten du, Irunen enpleguaren egoera eta kalitatea hobetzeko. Kontua da belaunaldi berriei garapen profesionalerako kalitatezko aukerak ematea berrikuntzarako eta ekintzailetzarako guneen bidez.

Oinarri sendoak ditu hiria berritzeko proiektuak: prozesu tekniko eta ekonomikoen integrazioa, eragile politikoen eta herritarren partaidetza, eta finantzaketari begira beharrezkoak diren aprobetxamendu ekonomikoak sortuko dituzten euskarri higiezinen garapena. Aukerak eskaintzen dituen proiektu erakargarritzat jo dute bertako eta lurralde mailako eragile kontrastatuek, hala publikoek nola pribatuek, eta toki mailan nahiz herrialde mailan, jarduera ekonomiko berritzailearen alde sortuko den proiektuaren definizio prozesua, eta hala gertatu da neurri handi batean hiri izaerako eta, aldi berean, mugaz gaindiko proiektu berritzailea delako, Euskadiko eta estatuko esparruetan parerik ez duelako, eta bertako eragileek haren aldeko hautu garbia egin dutelako. Jarduera ekonomikoak, hezkuntza, prestakuntza, garraioa eta gizarte ekintza garatzeko politika publikoak koordinatzearen aldeko apustua egiten du proiektuak, hiri barruti berritzailea sortzeko, berrikuntzaren eta sorkuntzaren premisen azpian diseinatuak betiere.

Actividades económicas

Irizpideak eta Helburuak

Hona hemen Jarduera Ekonomikoei buruzko Irizpideak eta Helburuak

  • Jarduera ekonomikoaren eremu garbia, aurreratua eta ez kutsatzailea sortzea, hiri inguruetan ezartzen diren ohiko parke teknologikoena ez bestelako hiri ikuspegiarekin. Bidaiarien garraioan trukerako nodo modala izateak eta muga hurbil egoteak beste abantaila bat ematen diote jarduera ekonomikoen gune horri, Europa mailan lotuta dauden hirien ekosistemaren barnean egotea, hain zuzen ere.
  • Hiri ekintzailetza gune zentral bat sortuko da Irun-Zentroa eraikinaren inguruan, beste prestakuntza eta ekintzailetza ekipamendu batzuen presentzian oinarrituko dena, ekipamendu esanguratsuak eta tokiko bizitzan ongi integratuak.
  • Ardatz berdean zehar ezartzea hirugarren sektorea-merkataritza-zerbitzuak jarduera ekonomikoa eta enpresa jarduera ekonomikoa. Proposamenean honako hauek jaso dira:
    • Hirugarren sektoreko eta zerbitzuetako jarduera ekonomikoa: Merkataritzarako behe solairua aduanako plazaren eta geltokiko plazaren artean dagoen kota aldean. Irun-Zentroa eraikinaren basamentuan merkataritza erabilera planteatzen da, bai eta bizitegi blokeen beheko solairuetan ere, gune publikoari erabilera konplexutasuna emateko.
    • Enpresa jarduera ekonomikoa: Trenbide plataformaren paraleloan dauden bloke linealak jarduera ekonomikoak ezartzeko izango dira.
  • Irun-Zentroa erabilera mistoak dituen eraikina da, eta bertan, tokiko merkatuaren eta herritarren eskariaren azterketaren arabera, merkataritza jarduerak (beheko solairuan), ostalaritza eta ekintzailetza jarduerak (hotela eta/edo coworking guneak, ekintzaileen zentroa eta berrikuntza…) egongo dira. Gainean ibiltzeko moduko estalkia izan dezake eta bertan sukaldaritza programaren bat bidera daiteke eta ikuspegi panoramikoez goza liteke.
  • Hurbileko merkataritzarako guneen aldeko apustua egingo da tokiko balio ehun gisa eta inguruko bizitegi ehunari euskarria emateko, batez ere Belaskoenea auzoari. Helburu horri erantzunez, garatuko den eremuan merkataritza gune handien ezarpena mugatuko da.
X