Hiriko Proiektu Estrategikoa
Proiektu Estrategikoa
Hiriko proiektu estrategiko bat udalerri baten etorkizunari buruzko hausnarketa prozesua da.
Irunen kasuan, Hiriko Proiektu Estrategikoak Hiri Barruti Berritzaile bat proposatzen du Aduanaren inguruan irabaziko den trenbide-eremuaren. Aprobetxamenduari buruz, jarduera ekonomiko berritzaile berria sortzek.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Proiektu Estrategiko gisa onartu du Irun Bidea proiektua, eta, horretarako, Bidasoa Activa Eskualdeko Garapen Agentziak aurkeztutako proposamena hautatu du 2019ko ekonomia sustatzeko eskualdeko programaren deialdiko proiektu estrategikoetako bat izateko.
Irungo Udalak urtebetean 1. faseari ekingo zaio, Irungo Udalak osatutako "E-Mobility, Garraio eta Logistika Aurreratuaren Hiri Barruti Berritzaile, Inklusibo eta Adimenduna eta Retail 4.0 Irun bidez" proiektuari esleitutako diru-zuzkidurarekin.
Hiri Proiektua
Hirigintzako proiektuari dagokionez, HAPNA (Hiri Antolaketarako Plangintza Nagusia) udalerriaren antolamendu integralerako oinarrizko tresna eta tresna nagusia da.
Zer da hiri antolamenduko plan nagusiaren aldaketa?
Hiri antolamenduko plan nagusia udalerria bere osotasunean antolatzeko oinarrizko tresna nagusia da, udalerriko lurzoruaren eta eraikinen erabilerak arautzen dituen tresna juridiko bat, eta, arau juridiko bat den heinean, eskubideak eta betebeharrak ezartzen ditu, eta subjektu publiko eta pribatu guztiak lotesten.
Alegia, arautzen du zer, non eta zenbat egin daitekeen udal eremu fisikoan.
Hiri antolamenduko plan nagusian Irungo trenbide eremurako aldaketa puntual bat egitea, hortaz, tresna juridiko bat erabiltzea da, eta tresna juridiko horrek trenbide eremuak Irungo erdialdean guztira okupatzen dituen 362.271 metro karratuetako 64.000 metro karratutan izango du eragina.
Zertarako balio du? / Zer arautzen du HAPNA planak?
HAPNA planak hiri erdian dagoen lurzorua antolatzeko balio du, alegia, trenbidearen aztarna guztiak txukundu eta lurzoruak trenbide erabileratik askatzen doazen neurrian hiriaren antolakuntzak proiektu global koordinatu bat edukitzeko.
HAPNA planak, trenbide gunearen hiri-lurzoru sailkapenaren barnean, erabilera (jarduera ekonomikoa, erresidentziala, zuzkidurazkoa, ..) eta kopurua (eraikigarritasuna) kalifikatuko du. Hau da, trenbide gunearen barnean zer, non eta zenbat arautuko du.
Zein da gaur egun daukagun udalerri-eredua eta zein da etorkizunerako nahi duguna? Jarduera ekonomikoetan, espazio libreetan, etxebizitzetan edo ekipamenduetan zer-nolako beharrak ditugu eta nola nahi dugu HAPNA planak behar horiek asetzea? Bestelako erabilera eta jardueretarako espazio gehiago behar al da? Galdera horiei eta beste batzuei erantzun beharko die HAPNA planak.
Zergatik da garrantzitsua?
Daukan zabaleragatik, trenbide guneko HAPNA planak udalerrian edukiko duen inpaktua garrantzitsua da. Nahiz eta plan horrek egitura fisikoan soilik esku hartzen duen (lurzorua eta eraikinak), horrek udalerri osoko garapen sozial, ekonomikoan eta ingurumen alorrean ere eragingo du zuzenean.
Azken batean, ViaIrun-ek, Proiektu Estrategikoaren fase honetan hirian eta HAPNA planak trenbide espazioan epe labur, ertain eta luzean Irun nolakoa izatea nahi den ikuspegi oso bat emango du. Hori dela eta ViaIrun-en fase honetan ahalik eta jende gehienen eta desberdinaren parte hartzea bereziki garrantzitsua da etorkizuneko Irun eraikitzeko garaian.
Zer ez da HAPNA?
HAPNA plana ez da sartzen xehetasunetan, esaterako, autobus geltokiak non kokatuko diren. Edo urbanizazio obretan ere ez da sartzen, esaterako parke batean eserlekuak non jarriko diren edo oinezkoen pasabide berriak non joango diren.
Era berean, HAPNA planak ez ditu arautzen, adibidez, udalerriko enplegu planak. Egin dezakeena da, hala ere, udalerriak jarduera ekonomikoetarako udalerri barnean nahikoa toki baduen ala ez aztertzea eta, beharrezkoa bada, erabilera hori lortze aldera espazio berriak planifikatu dezake HAPNA planaren baitan.
Zein muga ditu ViaIrun-ek eta HAPNA-k?
Proiektu estrategiko bat eta udalaren tresna juridiko bat den arren, HAPNA planak baldintza ugari ditu udalerriz gaineko beste administrazioetatik datozkionak, eta HAPNA-k horiek integratu beharra dauzka.
HAPNA planak legeria sektoriala sartu beharko du, baita Estatutik eta Eusko Jaurlaritzatik datozen eta zuzenean aplikatzekoak diren arauak ere (estandar urbanistikoak, adibidez), besteak beste trenbide-azpiegiturei buruzkoak, errepideak, aireportuan daukan eragina, lurzoru kutsatuak, ondarea edo telekomunikazioak. Gainera, HAPNA planak Partzuergoa osatzen duten agente guztiak integratu beharko ditu, baita Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurralde Plan Sektorialak ere.
Bestalde, HAPNA planaren Aurrerakinari lotuta irekiko den prozesu parte hartzailearen helburua da ahalik eta pertsona gehienen eta askotarikoen ekarpenak jasotzea, plan berria aberatsagoa izan dadin, haren edukiak eta proposamen posibleak kontrastatuz eta osatuz. Emaitzak ez dira lotesleak, bai prozesu horretatik sor litezkeen jarrera desberdinengatik eta bai udalerriz gaineko arautegiek jar ditzaketen mugengatik ere. Nolanahi ere, HAPNA planak, ahal duen neurrian, plana aberastu dezaketen ekarpen haiek guztiak sartzeko ahaleginak egingo ditu, adostasun handiena duten haiek lehenetsiz.
Zein fase ditu HAPNA planak?
HAPNA plana, behin betiko onartu arte hainbat fase dituen prozesu bat da. Aurretiko ikerketa urbanistikoetatik abiatuz, egun Aurre-prozesuaren fasean gaude, irundar guztiei, Irunen lan egiten dutenei, bisitariei eta abarrei irekitako prozesu parte hartzaile publikoarekin, MPGOUren irizpideak eta helburuak zehazteko; horiek talde guztiek aho batez onartu zituzten, 2020ko urtarrileko osoko bilkuran.
Irizpide eta helburu horiek kontuan hartuta, hasierako onarpenaren, behin-behineko onarpenaren eta behin betiko onarpenaren faseekin izapidetuko den HAPNA idazten ari dira. Hasierako onarpenaren hurrengo fase honetan lana jendaurrean jarriko da berriro.