Plan Orokorraren Aldaketako parte-hartzea

HAPOaren aldaketak zenbait fase ditu behin betiko onetsi arte: Aurrerakinaren fasea da bata. Fase honetan, parte hartzeko lehenengo prozesua kokatzen da, eta Irizpide eta Helburuen dokumentua onetsita amaitzen da.

Ondoren, hasieran onesteko fasea dator. Fase honetan, eremurako hiri-antolamendu bat proposatzen da, irizpide eta helburu horietan oinarrituta eta beste aldi bat jarrita jendaurrean informatzeko eta alegazioak egiteko. Gero, behin-behinean onestea dator, eta, azkenik, behin betiko onestea.

Participación ciudadana

Participación ciudadana

Participación ciudadana

HAPOAren aurrerakina eta herritarrek parte hartzeko prozesua

Parte-hartzeak hiru helburu nagusi izan ditu HAPOAren aurrerakin-fasean: Aurrerakineko proposamenak informatzea, kontrastatzea eta adostea, HAPOA horren irizpideak eta helburuak definitzen lagundu ahal izateko.

Informatzea:

Aurrerakinaren edukiari buruz, ahalik eta pertsona gehienek eta askotarikoek parte har dezaten gonbidatuz.

Kontrastatzea:

Aurrerakinaren edukia, ikuspuntu desberdinak ekarriko dituen parte-hartze erreala eta eraginkorra eskainiz.

Adostea eta agerian jartzea:

Landutako gaien adostasun-maila, ikuspuntu tekniko hutsetik harago.

Prozesuaren ebaluazioa eta ondorioak

Oro har, nahiko positiboa da aurrez aurre parte hartu zutenen prozesuaren ebaluazioa: 10 parte-hartzailetik 9 ados zeuden saioek ViaIrun proiektua hobeto ulertzeko balio izan zutela, prozesua zuzendu zutenek modu argi eta ulerterrazean hitz egin zutela eta parte hartu zutenek errespetuz egin zutela. Azkenik, 10 parte-hartzailetik 8k parte-hartzeko horrelako prozesuak gomendatuko lituzkete.

HAPOAri ekarpena egiteko prozesuaren emaitzei dagokienez, azpimarratzekoa da planteatutako ia gai eta kontu guztietan adostasun handia egon zela parte hartu zutenen artean. Ziurrenik, horren arrazoia da oso garrantzitsua dela hirigintza antolatzeko aukera izatea, eta hirian bertan eta, gainera, hain intermodalitate handiko puntu batean "hiria egiteko" aukera izatea.

Prozesuan, ekarpen ugari jaso dira, Aurrerakinean planteatutako proposamenak osatze aldera. Espero da horiek, adostasun handiagoko gaiekin batera, lagunduko dutela hurrengo faseetan HAPO aldatzeko irizpideak eta helburuak formulatzen. Azkenik, nahiz eta emaitzen eta ekarpenen sintesitik gai asko HAPOAren irismenetik kanpo dauden, espero da baliagarriak izatea zenbait udal-arlotarako.

X