Irunek bizi duen iraultza sozial eta ekonomikorik handiena da hiria XIX. mendean zabaldu zenetik. ViaIrun izeneko udal-proiektuaren helburua trenbide-eremuaren hiri-berrikuntza da, zentralitate-eremu berri gisa.

ViaIrun espacio ferroviario

ViaIrun proyecto ferroviario

Proiektu honek Irun sendotu nahi du:

Hiri atsegin bilakatzea

Segurua; integratua ikuspegi sozialetik; pertsona, talde eta adin multzo guztientzat proiektatua; adeitsua ingurumenarekin; eta aktiboa klima aldaketaren kontra.

Aurrerapen hiri bilakatzea

Jarduera ekonomiko jasangarriak, ekonomia sustatzen eta enplegua sortzen dutenak; eta zerbitzu zentro berri bat, jarduera ekonomikoak eta bizitegitarako erabilerak, esku hartzea bideragarria izatea bermatzen dutenak gainera.

Testuingurua eta aukera

Trenbide eremua Aduana inguruan trenbideak okupatzen duen espazioa da eta horrek oso funtzio garrantzitsua bete du hiriaren eta irundarren garapenean, ekonomian eta gizartean baina nolanahi ere egun zaharkitze eta utzikeria prozesu batean sartu da.

Testuinguru horretan, hiriarentzat aukera bat da orain toki hori integratzea eta berorren planifikazio urbanistikoarekin lotzea inguru zabal bati buruzko hausnarketa eginez, dagoeneko aldaketa prozesu batean murgilduta baitago eta bultzada berritzaile horretaz baliatu beharko luke.

Udalak egin du hirigunean kokatzen den eremu horretan ezarri litezkeen jarduera ekonomiko eta zuzkidurazkoei buruzko azterketa, baita antzeko prozesuek Europako hiri batzuk nola eraberritu dituzten aztertu ere. Azterketa horiek dira Plangintza Nagusiaren aldaketa hori (HAPNA) egiteko abiapuntua.

Hori dela eta, Irungo Udalak fase berri bat hasiko du ViaIrun proiektuan, Hiri Proiektu Estrategikoarekin eta trenbide eremuan Hiri Antolaketarako Plangintza Nagusiaren aldaketarekin (HAPNA). Biak ere 2018an hasi dira eta gaur egun ikusgai jarrita daude eta herritarren parte hartzera bideratuko dira, herritarren ekarpenekin kontrastatu eta aberastearren.

Proyecto espacio ferroviario

Proyecto espacio ferroviario ampliado

Horrez gainera, Irungo abiadura handiko trenbidearen geltoki berria hiriko egituran nola ezarriko den planteatu nahi da. Bideen eta espazio publikoen egitura bat nola integratuko den mugikortasun jasangarria errazteko, Donostialdeko metroa integratzeko modurik onena zein den, industria eta garraio zentro handietan jarduera berriak etengabe sartzen joatea, inguruan eraberritze urbanoa aktibatzea, etab.

Planteamendu horrek proiektua lotzen du garraio publikoak bideratutako garapen urbanoen ereduekin (TOD - Transit Oriented Development) trukagailu multimodaletatik gertu dagoen eremu batean, 800 eta 1000 metro inguruko radioan.

X