Udaleko Kultura arloak jakinarazi du San Pedro eta San Martzial jaiak direla-eta Ficobako kanpoko aparkalekuan jarritako feriak eta atrakzioak ekainaren 18tik uztailaren 3ra arte egongo direla zabalik, biak barne. Hona prezioak:

  • Haur-atrakzioak: pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa: 3,20 € (6 bidaiatarako abonua, 15 €)
  • Helduentzako atrakzioak: pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa: 4,00 €
  • Atrakzio berezia edo berria: pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa: 5,00 €
  • Egun herrikoan, aparatu guztiak: 2,00 €. Atrakzio berri edo berezietarako eta ikuskizunetarako izan ezik, pertsona/bidaia bakoitzeko, 2,80 €. (Egun herrikoiak ekainaren 18a eta uztailaren 2a eta 3a izango dira).

Hauek dira ordutegiak:
Ekainaren 18tik 29ra, 16:00etatik 02:00etara; 30ean, egun osoan, 11:00etatik 03:00etara; uztailaren 1ean eta 2an, 11:00etatik 02:00etara, eta uztailaren 3an, igandean, 11:00etatik 22:00etara.

Musikak 24:00 arte iraungo du beti.

X