Irundar maiteok:

Zer poza, berriz ere zuekin San Pedro eta San Martzial jaietako programa partekatzeko aukera dugulako!

movilidad peatonal avenida LetxumborroEspero ez genuen garai zail bat bizi izan dugu; izan ere, COVID-19ak eragindako osasun-alertak inoiz imajinatuko ez genituzkeen egoerak biziarazi dizkigu. Urte zailak izan dira: denok galdu dugu maite
dugun norbait, eta oso zailtasun bereziei aurre egin behar izan diegu. Denontzako une maitatuena eta desiratuena ere galarazi zigun pandemiak: gure jaiak. Bi ekain gertatu dira gure jaietako poza eta
emozioa partekatu gabe, eta topaketa eta ekitaldi batzuen falta sumatu dugu.

Baina berriz ere ilusioz gozatzeko garaia da. Zuriz, gorriz eta beltzez janzteko garaia, gehien maite dugun jai-doinuekin berriz ere bat egitekoa. San Pedro eta San Martzial jaien garaia da!!! Gure jaiak bizitzeko eta ulertzeko modu desberdinak daude, bakoitzak bere une berezi eta maitatuak ditu. Eta sentsibilitate guztiak errespetatu behar dira. Sanmartzialik gabeko bi urte hauetan; jaien falta sentitu dugu, eta aurten, 2022an, enpatiaz eta errespetuz bizi behar dugu kalera ateratzeko ilusioa. Nork bere erara. Guztiok sentimendu berberarekin. 

Aste zoragarriak izango dira, beti bezala, baina oraingoan, jairik gabe bi urte egon ondoren, eutsi behar izan diogun desira askatuaren indarrarekin biziko ditugu. Badakit inoiz ez bezala gozatuko dugula, baina espero dut, beste behin ere, jaia izatea protagonista nagusia eta jakitea egun hauek alaitasunez baina neurriz bizitzen.  Umore onez eta errespetuz egiteko eskatzen dizuet, eta beti jakin dezazuela dibertsioa eta atsedena bateratzen.  2022ko programak inoiz baino jarduera gehiago dakartza. Kontzertuak, kirol-hitzorduak, kultura- eta gastronomia-topaketak... gazteenentzako programazioa, eta helduenentzako ere bai. Denetik eta denontzako.

Irun herri handi bat da, eta beti sentiarazten gaitu harro. Nago egun hauetan berriro biziko garela hain gurea dugun grina eta ilusioarekin. Nago berpiztu egingo dugula hitzordurik maiteenen emozioa, eta espero dut irundar bakoitzak bere erara bizitzea, partekatuz eta errespetatuz, eta berriz ere San Pedro eta San Martzial jaiak jai paregabeak bihurtuz. 

Alkate naizen aldetik, nahi nuke aste hauetan egun apartak bizitzea konkordiaren, gozamenaren, lasaitasunaren eta begirunearen bidetik. Irundarra naiz, eta berriz gozatuko ditut, familiakoekin eta
lagunekin, urteko egunik onenak. Ekar ditzagun gogora gurekin ez daudenak baina egun hauetan gure bihotzetan izango ditugunak. Guztiei egiten diet gonbita, irundarrei eta baita egun hauetan bisitatzen gaituztenei ere, hain egun bereziak bere egin ditzaten.


Seguru elkar topatuko dugula kaleetan, baina orrialde hauetatik,
San Martzial oso-oso zoriontsuak opa dizkizuet denoi.

GORA IRUN, GORA SAN MARTZIAL!

X