Ekainak 29, asteazkena
08:00
San Pedroko Diana, "Irun Hiria" Musika Bandaren eskutik, zenbait auzotan.
08:00
Diana, Txingudiko Dultzaineroen eskutik, zenbait auzotan.
08:00
C. San Pedro Sari Nagusia txirrindulari-lasterketaren irteera Txingudi instalakuntzetatik. Elite eta 23z beheko mailak. 13:00ak aldera iritsiko dira San Martzial mendira.
Antolatzailea: Irungo Txirrindulari Elkartea
10:45
Udalbatza San Juan plazatik irtengo da jarraigoan, Junkaleko Andre Mariaren Elizara, Irungo Txitulari Taldeak, "Irun Hiria" Musika Bandak eta Irungo Atseginako Erraldoiek lagunduta.
11:00
Meza Nagusia, Junkaleko Andre Mariaren Parroki Elizan. Bertan izango da Udalbatza. Eskaintzan, Eslavaren “Tu Es Petrus” kantatuko du parrokiko abesbatzak, hiriko beste abesbatza batzuetako kideekin batera.
12:00
Mezaren ondoren, Junkaleko plazatxoan, Aurreskua dantzatuko du Udalbatzak.
12:30
San Pedroko Ohiko Kontzertua, San Juan plazako arkupeetan, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik.
21:00
Kalejira, Txanaleta plazatik hasita. Colon ibilbidea, Foruen karrika eta karrika Nagusia igarota, San Juan plaza inguruan amaituko dute.
"Irun Hiria" Musika Bandak eta Los Tranquilos fanfarreak parte hartuko dute.
21:30
Los Tranquilos fanfarrea hiriko hainbat kaletan barrena ibiliko da.
22:00
Lastargidunen Ekintzaren Oroitzapena.
Irungo erdialdeko anbulatoriotik irtengo dira. Ibilbidea: Artaleku kalea, Karrika Nagusia, San Juan plaza, San Martzial karrika, Sarjia kalea, Larretxipi, Ermita, Arbesko errota eta Artiako zubia.
Antolatzailea: Pagoki Emakume Elkartea.