Ayuntamiento de
Buscador

logos EU Recu GV

Proiektuak Irungo baliabide esanguratsu bat du ardatz: Irun erromatarra eta terma erromatarren eta Oiasso Museoaren garapena; Irun destino turistiko inteligente bilakatzen duen ondare arkeologiko, historiko, kultural eta natural bat.

Lehenengo fasean, udalerriak bisitariei eskaintza hobea egiteko, zerbitzuak hobetzeko soluzio teknologikoak erabiltzeko eta destinoko irisgarritasun eta mugikortasuna hobetzeko hainbat neurri planteatzen dira, administrazio publikoaren, kultura sektorearen eta herritarren arteko elkarlanean.

Era berean, proiektuak barnean hartzen ditu Irun destino turistiko inteligenteen sarearen parte izateko zeharkako ikuspegi estrategikoaren esparruko neurriak.

Neurriak, xehatuta

  • Oiasso Erromatar Museoko termak. Eraikuntza jasangarria
    Terma erromatarren aztarnak estaltzeko eraikin bat egitea –Oiasso Museoaren eraikinaren ondoan daude aztarnok–, bi eraikinak bisitariek aztarnei ahalik eta hobekien begiratzeko eta ondare arkeologikoa ahalik eta hobekien babesteko moduan lotzea eta erakusketak eta arkeologia tailerrak egiteko espazioak sortzea
  • Oiasso Erromatar Museoko termak. Egokitzapen energetikoa
    Terma erromatarren aztarnak estaltzeko eraikina egokitzea –Oiasso Museoaren eraikinaren ondoan daude aztarnok–, efizientzia energetikoan eta kutsadura akustikoaren eta argi kutsaduraren txikiagotzean arreta berezia jarrita, baliabidea bera eta esperientzia turistikoa hobetzeko
  • Oiasso Erromatar Museoa. Erreserbak kudeatzeko sistemaren digitalizazioa eta online denda
    Sarreren salmenta kudeatzeko, dendako produktuak saltzeko, jarduerak erreserbatzeko eta bezeroekin harremanetan egoteko sistemak eraberritzea, gailu anitzetarako sistema bat ezarrita, sarreren eta dendako produktuen salmenta fisikoa eta online salmenta aldi berean eta modu arin eta efizientean kudeatzeko
  • Oiasso Erromatar Museoko termak. Ondarearen eta esperientzien digitalizazioa
    Baliabidea digitalizatzea, eskaintza modernizatu eta esperientzia berrietara egokitzeko eta  haren zabalkundea hobetzeko
  • Komunikazioa
    Marketin digitalerako aholkulariek analisi estrategikoa egitea, prestatu beharreko plan estrategikoaren ikuspegia, helburuak, norentzakoa  eta bide orri bat zehazteko eta euskarri digitalen egoera aztertzeko
  • Destinoko irisgarritasun plana
    Irisgarritasun plan bat prestatzea, baliabide turistikoen eta haien irisgarritasun mailaren inbentarioa barne
  • Irugurutzeta. Baliabidea birgaitzeko azterketa
    Irugurutzeta ingurua birgaitu eta berroneratzeko azterketa bat egitea, Aiako Harria Natura Parkearen barruko industria, meatzaritza eta kultura arloko ondasuna eta Gipuzkoan dagoen labe bateriarik handiena eta Euskal Herriko nagusietako bat den aldetik

museo Oiasso

Aurrekontua eta finantzaketa

Guztizkoa: 5.000.000 €

Irungo Udala: 3.000.000 €
NEXT funtsak: 2.000.000 €
Errekuperazio, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana
14. osagaia: Turismo Sektorearen Modernizazio eta Lehiakortasun Plana
Lehenengo inbertsioaren bigarren azpineurria: Turismo eredua jasangarritasunerantz eraldatzea
Programa: Destinoetako jasangarritasun turistikorako planak
Proiektua: Euskadiko Jasangarritasun Turistikorako Lurralde Plana (Eusko Jaurlaritza)

Egutegia

2022 iraila - 2024 abendua

Dokumentazioa

  • Euskadiko Jasangarritasun Turistikoko Lurralde Plana

Bestelako informazio interesgarria

X