Ayuntamiento de
Buscador

logos EU Recu GV

Helburu nagusia airearen kalitatea hobetzea eta hiriko zarata txikitzea da, ibilgailuen zirkulazioaren CO2 emisioak murriztea, eta udalerrian mugikortasun aktiboa sustatzea, arkitektura hobetuta, hiriko bizi kalitatea hobetzeko.

"Irun jasangarri, irisgarri eta digitala" proiektuak neurri hauek hartzen ditu barnean: alde batetik, hiri barruko garraio publikoa elektrifikatzen eta modernizatzen segitzea, L2 Katea-Erdialdea linearako 12 metroko lau autobus elektriko erosita, karga puntuak ezarrita eta garraio zerbitzu publikoa emateko autobusen barruko ekipamendua digitalizatuta, zerbitzua eta bidaiarien esperientzia hobetzeko; bestetik, kaleak oinezkoentzat egokitzea eta oinezkoentzako kale, lotune eta ibilbideak berrurbanizatu eta araudira egokitzea, lehentasuna oinezkoei emateko, hirigunean ibilgailuen zirkulazioa txikitu eta arintzeko eta irisgarritasuna hobetzeko.

bus electrico

Neurriak, xehatuta

  • Irunbusen 2. linearako lau autobus elektrikoren erosketa
    Irunbusen 2. linearako  lau autobus elektriko erostea: noiznahi kargatzeko hiru eta gauean kargatzeko bat
  • Autobus elektrikoak kargatzeko sistema
    Irungo hiri barruko 2. lineako autobusak noiznahi eta azkar kargatzeko 350 kW-eko puntu bat instalatzea, haiekin eta aurrez 1. linearako erositakoekin bateragarria den pantografo inbertitu bidezkoa; kotxeretan gauean kargatzeko autobusa poliki kargatzeko 80 kW-eko puntu bat instalatzea; eta suhiltzaile parkeko geralekuko karga puntua instalatzeko beharrezkoa den azpiegitura elektrikoa (harguneak eta transformazio zentroa) instalatzea
  • Hiri barruko garraio zerbitzu publikoaren digitalizazioa eta zerbitzu hori emateko autobusen barruko ekipamenduaren modernizazioa
    Hiri barruko garraio zerbitzu publikoa digitalizatzea, zerbitzua bera eta erabiltzaileen esperientzia hobetzeko, bidaiak planifikatzeko denbora errealeko informazio sistema bat instalatuta, garraioari buruzko informazioa hobetuta, hiri barruko garraioa eskudirutan zein Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako garraio txartelarekin ordaintzeko baliozkotze eta salmenta sistema bat (ticketing sistema bat) instalatuta eta bideozaintza sistema bat, edukiak kudeatzeko sistema bat eta autobusen barruan wifia instalatuta, besteak beste
  • Oinezkoentzako ardatzen hobekuntza
    Gabeziaren bat (egoera txarreko zolagaina, argiztapen eskasa, espaloi estuegiak edo are oinezkoentzako ibilbideak oinez lotzeko bide zatien falta) duten oinezkoentzako ibilbide eta lotuneetan arazoak konpontzeko hartu beharreko neurrien barruan, hiriko zazpi tokitan esku hartzea, jende asko dabilen tokietara (Artiako sarrerara eta auzoko oinezkoentzako eremuaren sarrerara, Mendibileko zahar etxera, Toki Alai ikastetxeko Haur Hezkuntzako eraikinera, Palmera-Montero Gunera eta tren geltokira) daramaten oinezkoentzako ibilbideak hobetu, lotu eta erakargarriago bihurtzeko
  • Santa Elena karrikaren berrurbanizazioa
    Pertsonak errazago ibiltzeko eta espazio eta sarrerak guztiz irisgarriak izateko moduko espazio atseginak sortuta oinezkoei protagonismo handiagoa ematearren, oinezkoentzako ibilbide jarraitu eta irisgarri bat sortzearren eta ikuspena eta argiztapena hobetzearren, Santa Elena karrika [Alde Zaharraren parte bat, Urdanibia plaza eta bi monumentu historiko (Ama Xantalen iturria eta ermita) lotzen dituena] berrurbanizatzea eta lehentasuna oinezkoek duten zabalgune urbanizatu berri batean (Urdanibia plazan) maila berean bukatzea
  • San Juan plazaren inguruko kaleen berrurbanizazioa
    San Juan plazaren inguruko kaleetan oinezkoentzako ibilbide jarraitu, atsegin eta irisgarri bat sortzearren, ikuspena eta argiztapena hobetzearren eta oinezkoei protagonismo handiagoa ematearren, behin lurpeko aparkaleku bat eta Carlos Blanco Aguinaga kulturgunea eraikita eta San Juan plaza osoa oinezkoentzat egokituta, irundarrak bildu eta egoteko leku publiko handi bat finkatzea, Karrika Nagusia barne, proiektuak barnean hartzen dituen kaleak berrurbanizatuta, plazako sarrerak oinezkoen zirkulazioa ez oztopatzeko eta, aldi berean, gozatzeko toki atsegin bat eskaintzeko moduan

emisiones tx

Aurrekontua eta finantzaketa

Guztizkoa: 4.164.639,67 €

Irungo Udala: 1.335.463,97 €
NEXT funtsak: 2.829.175,70 €
Errekuperazio, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana
1. osagaia: Hiriguneetako eta metropolialdeetako mugikortasun jasangarri, seguru eta konektaturako talka plana
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa
Udalerriei emisio gutxiko zonen ezarpenerako eta hiri barruko garraioaren eraldaketa digital eta jasangarrirako laguntzak emateko programa
(2021eko deialdia)

Aurreikusitako egutegia

2022ko martxoa - 2023ko uztaila

Dokumentazioa

Bestelako informazio interesgarria

X