Irun 4.0,eraldaketa digitalerako
Zibersegurtasunaren sustapena, segurtasun operazioen zentro baten sorrera eta Segurtasun Eskema Nazionalerako egokitzapena.
Proiektuaren helburua Irungo Udalaren udal sare informatikoaren segurtasuna nabarmen areagotzea da, Udalaren eta beronen mantentze eta arreta sistematiken eraldaketa digitalean seguru aurrera egiteko eta Segurtasun Eskema Nazionalera egokitzeko, herritar, enpresa eta entitateei zerbitzu hobe eta seguruagoak ematearren, haien datuak (bereziki, delikatuenak) ahal bezainbat babestu behar baitira.
Neurriak, xehatuta
- Segurtasun tresna nagusien eguneratze eta sendotzea
Udal Informatika Zerbitzuko Sistema Unitateak sarea ingurutik eta barnetik babesteko dituen tresnak (funtsean, firewall plataforma, antibirus korporatiboa, spamaren kontrako soluzioa eta mailrelay soluzioa) eguneratu eta sendotzea - Segurtasun operazioen zentro baten sorrera
Udalak zibersegurtasun gaiak aurreikusteko eta berauei erantzuteko gaitasunak hobetzea, Zibersegurtasun Operazioen Zentroen Sare Nazionalean integratutako segurtasun operazioen zentro bat ezarrita, eta antolakunde osoa zibersegurtasunaren esparruko jardunbide egokien inguruan sakon trebatu eta kontzientziatuta - Segurtasun Eskema Nazionalerako egokitzapena
Irungo Udalaren informazio eta komunikazio teknologien sistemak Segurtasun Eskema Nazionalera egokitzeko plana burutzea, bitarteko elektronikoak erabiltzeko beharrezkoak diren segurtasun baldintzak zehazten baititu Segurtasun Eskema Nazionalak
Aurrekontua eta finantzaketa
Guztikoa: 316.341,00 euros
NEXT funtsak: 234.031,75 €
Errekuperazio, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana
11. osagaia: Administrazio publikoen modernizazioa
Lurralde Politikarako Ministerioa
Toki entitateei beren administrazioen eraldaketa digitalerako eta modernizaziorako dirulaguntzak emateko programa (2021eko deialdia)
Aurreikusitako egutegia
2022ko martxoa - 2023ko uztaila
Dokumentazioa
- 311/2022 Errege Dekretua, maiatzaren 3koa, Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena
- CCN-CERTek Segurtasun Eskema Nazionalari buruz duen ataria