Ayuntamiento de
Buscador

 logos EU Recu GV

Eusko Jaurlaritzak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren bitartez, Euskadiko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko dirulaguntzak emateko deialdia egin du 2022. urtean. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiak dituzten liburutegi publikoen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalek jaso ditzakete laguntza horiek.

Irungo Udala CBA LIBURUTEGIKO PAPEREZKO FUNTS BIBLIOGRAFIKOAK EROSTEKO ETA/EDO BERRITZEKO 2022. urteko dirulaguntzen deialdiaren onuradun izan da.

Deialdiaren araudiaren arabera, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako funtsen katalogoan sartuko diren liburuak, aldizkako argitalpenak, soinu-materialak edo ikus-entzunezkoak eskuratzeko dirulaguntzak jaso daitezke.

CBA Irun

Jarduketen xehetasuna

  • CBA liburutegirako paperezko funts bibliografikoak erostea.
    Kalitateko, gaurkotasuneko, indarraldiko eta interes orokorreko irizpide teknikoen arabera liburutegian dauden bildumen ezaugarrietara egokitzen diren tituluak erostea. Guztira, 409 liburu erosi dira, eta horietatik ehun irakurketa errazeko bildumak dira. Horien bidez, pertsona guztiek informazioa eta kultura eskura izatea bermatu nahi da.

emisiones tx

Aurrekontua eta finantzaketa

Guztira: 6.239,52 euros

NEXT funtsen finantzaketa: 6.239,52 euro
Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR).
24. osagaia - Kultura-industriaren errebalorizazioa.
Kultura eta Kirol Ministerioa
Liburutegiak hornitzeko programa
2022ko deialdia

Aurreikusitako egutegia

Urria 2022 - Apirila 2023

Erlazionatutako dokumentazioa

Otra información de interés

X