Ayuntamiento de
Buscador

San Juan plazaren ingurua berritzeko proiektuaren barruan (orain arte Berrotaran eta Legia karrikak oinezkoentzat egitea ahalbidetu du), aparkalekura sartzeko bidearen zoladura aldatzea aurreikusten da, aglomeratuzko zoladuraren ordez galtzada-harria jarriz, aparkalekuko arrapalarako sarbidean dagoen zoladurari jarraipena emateko.

Atzo, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak ebazpen bat argitaratu zuen, udalerriek emisio baxuko eremuak ezartzeko eta hiriko garraioaren eraldaketa digital eta jasangarria egiteko Europako laguntza-programari buruzkoa, eta José Antonio Santano Irungo alkateak haren balorazioa egin du ostiral honetan. Deialdia Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen da, eta onetsi egin ditu Irunek eskatutako laguntza, 2.516.312,46 eurokoa.

«Europako funtsen eskutik, albiste bikaina berriz ere gure hiriarentzat. Irunentzako beste 2,5 milioi euro dira, eta bultzada ederra aurten martxan diren zenbait planentzat, hala nola Anakako etxeen ingurua edo Ermita kalea berritzeko lanak, edota Irunbusek ematen duen zerbitzua. Azken batean, beste bulkada bat azkenaldian hirian sustatzen ari garen proiektuentzat eta, beste udalerrien ildo beretik, emisio baxuko eremuak, garraio publiko jasangarria eta guztiontzako irisgarritasuna ezartzeko, besteak beste», adierazi du alkateak.

Asteazken honetan, Hiri Bultzadako ordezkari Miguel Ángel Páezek prentsaurreko bat eman du, Merkataritza Mahaiak goizeko lehen orduan egindako bileran aztertu dituen gai nagusien berri emateko. Irun Ekintzan Irungo Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren aldeko Itunaren esparruko foro bat da Merkataritza Mahaia, eta, Udalbatza osatzen duten udal taldeez gain, bertako merkataritza eta ostalaritza sektoreko kideak biltzen ditu.

"Merkataritza Mahaia merkataritza sektorearekiko topagune bat da, non iritziak eman eta entzuten ditugun, sustatzen goazen ekimenak aurkezten ditugun, etab. Hau da, bat egiten gaituena aurrera ateratzeko lekua da: Irungo merkataritzaren erakargarritasuna sendotzeko lekua. Udalak denbora luzea darama sektoreari laguntzen, are gehiago garai zailetan, hala nola pandemia garaian, eta, gaur, beste pauso bat eman dugu, Europaren funtsak eskuratzeko eskaera aurkeztuta, apustu hori areagotzeko. Bada, merkatari eta ostalariei horren berri eman nahi izan diegu", adierazi du ordezkariak.

Irun hiria protagonistetako bat izan da Euskadik egun hauetan Madrilen egiten ari den FITUR Nazioarteko Turismo Azokan duen standean egin diren aurkezpenetan. Bidasoa Bizirikekin batera, José Antonio Santano Irungo alkatea eta Miguel Ángel Páez lehen alkateordea eta Eskualdeko Garapen Agentziako lehendakaria izan dira ekitaldian. 

Javier Hurtado Turismo sailburuak ere parte hartu du aurkezpenean, eta alkateak "Irun, erromatar helmuga" proiektuaren berri eman du. Proiektu horrek hiriaren iragan erromatarra eta antzinako Oiassoren inguruko ondare historiko eta kulturala sustatu eta zabaltzeko abian jarritako ekimen guztiak biltzen ditu: erromatar museoa eta portuko hondakinak, Ama Xantalengo nekropolia, Irugurutzetako meategiak... Hiria turismo-leku erakargarri bihurtzen duten erreferentziak dira, eta, gainera, Atlantikoko Hiri Erromatarren Sarearen bidez ere bultzada jaso berri du.

Ostegun honetan, José Antonio Santano alkateak eta Denis Itxaso Euskadin Gobernuaren ordezkari denak, Miguel Ángel Páez lehen alkateordearekin batera, Irunen bildu dira, Europako funtsetatik eta Espainiako Gobernuaren beste programa batzuetatik –hala nola Covid funtsetatik edo kulturarako % 1,5eko estatu-ekimenetik– hiriari eman dizkioten laguntzak aztertzeko. Laguntza horietakoren baten xede izango diren bi jarduketa bisitatu dituzte, hala nola, Oiassoko termak, berreskuratu egin nahi baitira, eta Gazteluzaharreko gaztelua, aurriei balio handiagoa eman nahi baitzaie.

Alkatearen hitzetan, "Irunek diru-sarrera berriak jasoko ditu laster, beste erakunde batzuen diru-laguntzen edo laguntzen bidez. Laguntza horiek hiriaren pultsuari eusteko aukera emango digute, hilabete gogorrak igaro ondoren; zeren udalek, herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea den aldetik, herritarren beharrei berehala erantzun behar izan baitiegu. Laguntza horien artean, aipatzekoak dira Estatutik datozenak, bai Europako funtsak, bai Covid funtsak, bai eta kulturarako % 1,5ekoak. Izan ere, horiei esker, funtsean, zerbitzu publikoak indartu eta hiriko ondare historikoa zaindu eta sustatzeko proiektu oso puntualak egingo ditugu".

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua Euskadiko Helmugako Turismo Jasangarritasunerako Planaren aurkezpenean izan da gaur, eta bertan jakinarazi du Euskadiko zer proiektuk jasoko dituzten Europako finantzaketa-funtsen ekarpenak turismo-jasangarritasunerako estrategiaren ildoan. Deialdia Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak egin zuen, eta Sailarekin koordinatuta kudeatu da. Ekitaldia Gasteizko Europa jauregian izan da, eta bertara joan dira Miguel Ángel Páez lehen alkateorde eta Ogasuneko ordezkaria eta laguntza horiek jasoko dituzten gainerako proiektuen ordezkariak.

José Antonio Santano Irungo alkatea Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarekin bildu da gaur goizean Irunen. Bileran izan dira, halaber, Miguel Angel Páez lehen alkateordea eta Ogasuneko sailburua eta Junkal Eizaguirre Hiri Bultzadako ordezkaria.

Udaleko bozeramaileei agur egin ostean, lan-bilera bat egin dute, Irungo Udalak Europako funtsetara aurkeztu dituen turismoarekin eta merkataritzarekin lotutako proiektuak berrikusteko.

Izan ere, Europako funtsen kudeaketari begira, ireki den lehen finantzaketa-ildoetako bat Helmugetako jasangarritasun turistikoaren estrategia izenekoa da. Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak deitu du, Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin koordinatuta. Bilera horretan hiriak aurkeztu dituen proiektuen ildo nagusiak berrikusi dituzte, eta in situ bisitatu dituzte.

X