Gaurkotasuna Agenda 2030
Miguel Ángel Páez Ekonomia eta Ogasuneko ordezkariak Irun Aurrera plan berriaren ekintza-ildoak aurkeztu ditu gaur. Ekimen hau 2020an COVID-19aren ondorioei aurre egiteko Udalak onetsi zuen neurri sortaren jarraipen bat da, eta hiriko familiei, enpresei eta erakundeei laguntzeko xedea du.
«Plan indartu honen edukia eta helburua berriki aurkeztu genituen Irun Ekintzan-en kontseilu nagusian, gainerako talde politikoekin, erakunde sozialekin, enpresekin eta hiriaren garapen sozial eta ekonomikoaren alde lan egiten duen gainerako eragileekin», azaldu du Páezek. «2020rekin alderatuta, testuingurua bestelakoa da, bere berezitasun eta konplikazioekin. Horiei aurre egiteko, orientazio desberdin bat emango diogu, baina Irungo herritarrekin izan nahi dugun babesa eta gertutasuna galdu gabe».
Ostiral honetan, Hirigintzako ordezkari Miguel Ángel Páezek eta Garapen Jasangarriko ordezkari Borja Olazabalek Udala espazio publikoaren garapen jasangarrirako urbanizazio ordenantza bat prestatzeko egiten ari den lanaren beri eman dute.
Miguel Ángel Páezek azaldu duenez, "Udalak lehendik ere betetzen ditu jasangarritasun irizpideak bere jardunean, baina anbiziotsuagoak izan nahi dugu. Ildo horretatik, Plan Orokorraren osagarri, ordenantza bat argitaratu nahi dugu, hiriak jasangarritasunarekin duen konpromisoaren beste adierazgarri bat: ingurumena zaindu, jakina, baina baita pertsona guztiak, zerbitzu publikoen irisgarritasun unibertsala eta aukera berdintasuna gogoan ditugula eraiki hiria".
Eskola Agenda 2030, iaztik ohiko Agenda 21 berritzen baitu, lehen urratsak egiten hasi da ikasturteko lehenengo hiruhileko honetan. Garapen Jasangarrirako arloak antolatuta, Irungo Udalak aukera eskaintzen die hiriko ikastetxeei urtero gai batzuei buruzko programa batean parte har dezaten. Gai horiek guztiek ardatz komunak dituzte, eta dira ingurumena errespetatzea, klima-aldaketaren aurka borrokatzea eta ardura handiagoz kontsumitzea.
Borja Olazabal ordezkariak azpimarratu duenez, “Eskola Agenda berria ibilbide bat egiteko aprobetxatuko dugu, Nazio Batuen garapen jasangarrirako 17 helburuak aztertze aldera. GJH (Garapen Jasangarrirako Helburuak) ere esaten zaie, eta udalean ildo horretan sakontzen ari gara, gure hirian aplikatzeko. Eskola Agenda gazteekin gai horiek lantzeko daukagun programa garrantzitsuenetako bat da. Emaitzak beti positiboak dira, eta haien ikuspegia oso baliagarria da, guztion artean planeta jasangarriago bat izan dezagun laguntzeko.