LANKIDETZARAKO PROTOKOLO OROKORRA GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO UDALERRIETAN "LURRALDEKAR" PROIEKTU PILOTUA EZARTZEKO
Onartutako erakundea | DFG - DEPARTAMENTO DE MOVILIDAD Y ORDENACIÓN DEL TERRITORIO |
---|---|
Arlo arduraduna | MUGIKORTASUN, BIDE PUBLIKO ETA OBRA ARLOA |
Onarpen organoa | ALKATEA |
Onarpen data | 2015-04-30 |
Indarrean sartze data | 2015-05-04 |
Luzagarria | N |
Zenbatekoa | Doakoa |
Eremua | Garraioak |
Xedea | «Lurraldekar» proiektu pilotua ezartzeko hitzarmena, de acuerdo con el marco general fijado en virtud del presente Protocolo. |
Legedia | 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak. |
Laburpena | Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bergarako, Donostiako, Hernaniko, Irungo, Urretxuko, Tolosako, Oñatiko, Ordiziako eta Zarauzko udalek konpromisoa hartzen dute nork bere eskumen eta eginkizunen arabera, "Lurraldekar" proiektu pilotua bultzatzeko, protokolo honetan ezarri den esparru orokorraren arabera. Hala, protokolo hau sinatzen duten administrazio publiko eta entitateek elkar hartzen dute "Lurraldekar" proiektu pilotuaren ezarpena bultzatzeko behar diren ahaleginak egiteko borondatean, helburu hori lortzeko behar diren kanpoko nahiz kanpoko jarduketak eginez. Protokolo hau marko orokorra da, administrazio publikoek elkarren arteko interesekoa den gai batean lankidetza garatzeko metodologia finkatzen baitu, eta erakunde horiek izango dituzten jarduketa konpromisoak jasotzen baititu; gainera, izaera orokorreko markoa izanik, "Lurraldekar" proiektu pilotoaren ezarpen osoari aplikatu ahal izango zaio. |
Web |
Oharrak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuari dagokio car sharing zerbitzua abiaraztea, mantentze lanak egitea eta zerbitzuaren aplikazioa kudeatzea, eta interesa duten erabiltzaile guztien eskueran jarri beharko du. Jarduketa horretan sartuko da car sharing zerbitzuaren publizitate kanpainak egitea eta erabiltzaileei arreta ematea.
Protokolea sinatzen duten udalerriek, hartu nahi duten konpromiso mailaren arabera, burutu ahal izango dituzte jarduketa hauek:
- Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga hobariak aplikatzea udalen eskumeneko mugartean erabilera partekaturako izango dituzten ibilgailuei, betiere indarrean dagoen arautegiari jarraituz.
- Udal mugartean dituzten aparkaleku mugatuko zonetan indarrean dauden tarifak ordaintzeko salbuespena edo hobariak.
- Partekatuta erabiltzeko ibilgailuentzat aparkaleku bereziak jartzea.
- Proiektuaren zerbitzura jartzea kudeaketa, mantentze lan edo artapen lanak egiteko behar diren langileak eta materialak.
- Udal jabetzako ibilgailuak proiektuaren arabera jartzea.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako erakundeak
Datuen Babeseko info. gehiago