IRUNGO UDALAREN ETA KABIA FORU ORGANISMO AUTONOMOAREN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA, AMA XANTALEN EGOITZAN ETA EGUNEKO ZENTROAN HAINBAT ZERBITZU EMATEARI ETA FINANTZATZEARI BURUZKOA.

Arlo arduraduna GIZA BALIABIDEAK ETA ZERBITZU OROKORRAK
Onarpen organoa Alkatea
Onarpen data 2020-08-05
Indarrean sartze data 2020-07-01
Iraunaldiaren amaiera 2024-07-01
Luzagarria S

Oharrak

2020ko ekainaren 23an sinatu zen Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmenaren bidez, Ama Xantalen egoitzaren eta eguneko zentroaren kudeaketa eskualdatu zen.

Eskumenaren eskualdaketa gauzatu aurretik, egoitzako mantentze lanak Irungo Udalak egiten zituen, Ondare Eraikia Mantentzeko Zerbitzura adskribatutako langileen bidez. Zerbitzu hori Kabiak emango badu, beharrezkoa da dagozkion izapideak egitea. Izapideok egin bitartean, mantentze lanak Udalak egiten jarraitzea eta gastuak Kabiak ordaintzea adostu dute bi aldeek.

Ama Xantalen egoitza eta eguneko zentroko mantentze zerbitzua emate eta finantzatze aldera Irungo Udala eta Kabia elkarlanean aritzeko baldintzak arautzea da hitzarmen honen xedea. Era berean, honen xedea da erabiltzaileei eta haien senideei gizarte-laguntza eskaintzeko baldintzak, eta egoitzaren funtzionamenduarekin zerikusia duten hainbat administrari lan burutzeko baldintzak arautzea.

X