Ayuntamiento de
Buscador

GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAN GARRAIO PUBLIKOKO ZERBITZUAN TARIFEN INTEGRAZIOKO SISTEMA EZARTZEKO LANKIDETZA-HITZARMENA

Onartutako erakundea AUTORIDAD TERRITORIAL DEL TRANSPORTE DE GIPUZKOA ATTG
Arlo arduraduna MUGIKORTASUN, BIDE PUBLIKO ETA OBRA ARLOA
Onarpen organoa OSOKO BILKURA
Onarpen data 2013-01-30
Indarrean sartze data 2013-02-01
Luzagarria N
Eremua Irungo bidaiarien garraio publikoa
Xedea Tarifak integratzeko sistema ezartzea Irungo bidaiarien garraio publikoan.
Legedia 1985ko apirlaren 2ko 7/1985 Legeak, Toki Erregimeneko Oinarriei buruzkoa.
1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Laburpena Irungo Udalak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak Hitzarmen honen azalpeneko zatian deskribatutako tarifak integratzeko sistema ezartzea erabakitzen dute Irungo bidaiarien hiriko garraio publikoan, Hitzarmenean bertan jasotako termino eta baldintzen arabera.

Hori horrela izanik, tarifak integratzeko sistemaren ezarpena arrakastaz gauzatzeko beharrezkoak diren ahalegin guztiak egiteko konpromisoa eta obligazioa hartzen dute eurentzat alderdiek, helburu hori lortzeko egokiak diren jarduketa guztiak, barrukoak nahiz kanpokoak, burutuz.


El Convenio regula los elementos esenciales, en cuanto que fija las determinaciones básicas del sistema de integración tarifaria y, por tanto, se aplicará, con carácter básico, a la totalidad de su implantación.
Web

Oharrak

Tarifen integrazioarekin lortu nahi diren helburuak, aurrez Protokoloan jasoak izan direnak, ondorengoak dira: (i) bere ekarpena egitea Gipuzkoako garraio publiko kolektiboa erabiltzaileentzat sistema erakargarriagoa izan dadin, (ii) erraz ulertzeko moduko tarifen sistema bat ezartzea, erabiltzaileek onartutako printzipioetan oinarritua betiere eta (iii) garraio publiko kolektiboko sistema sare integratu baten moduan ulertu eta ikustea, jasangarriagoa eta ibilgailu pribatuarekiko ez hain mendekoa litzatekeen mugikortasuna sustatzera bideratua hori guztia.

X