Zer da jarduera bat?

Hirigintzaren arloan, jardueratzat hartzen da Irungo udalerrian ezarri eta aurrera eraman nahi den merkataritza, industria edo zerbitzu oro.

Hainbat araudik arautzen dituzte jarduerak, eta haien lehentasunezko helburuen artean daude sortutako ingurumen inpaktuak minimizatzea, inpaktu horien artean sartuta ingurumenari, landakoa zein hirikoa, eragindako afekzioak.

Jarduera hasteko nahiz aurrera eramateko, gaikuntza titulua behar da: udal baimena, eta, kasu batzuetan, baita beste administrazio batzuena ere.

JARDUERETARAKO BAIMENAK

Zer da obra bat?

Hirigintzaren arloan, obratzat hartzen da Irungo udalerrian egin nahi den eraikuntza, eraispen, konponketa, mantentze,... lan oro.

Hainbat araudik arautzen dituzte obrak, eta haien lehentasunezko helburuen artean daude eraikinek, instalazioek eta eraikuntzek bermatzea, segurtasun, bizigarritasun, funtzionaltasun eta irisgarritasun baldintza nahikoak dituztela.

Obrak egiten hasi aurretik, beharrezkoa da haiek egiteko udal baimena izatea, normalean lizentzia, eta horretarako, beste administrazio batzuen aldez aurreko baimena ere behar da batzuetan.

PARTIKULARREN OBRAK ETA JARDUKETAK

Zer da EIT?

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egin ondoren, teknikari eskudun batek egindako txostena da eraikinaren EIT.

Txosten horri esker, eraikin horietan antzemandako kalteak eta akatsak ezagutu ahal izango dira, bai eta haien arrazoiak eta egonkortasuna, segurtasuna, estankotasuna eta egituraren sendotasuna bermatzeko gomendatutako neurriak ere, eraikina berez duen xedearen arabera erabili ahal izateko.

Era berean, eraikinaren inguratzailearen eta haren instalazioen baldintzak eraginkortasun energetikoarekin lotutako parametroen ikuspegitik begiratuta balioesteko aukera ematen du, eraikinaren eraginkortasun energetikoa ebaluatzeko, eta desgaitasunen bat duten pertsonak eraikinera sartzeko eta hura erabiltzeko irisgarritasun unibertsalaren baldintzei eta diskriminaziorik ezari buruzko informazioa emateko, indarrean dagoen araudiaren arabera, eraikinean horiek betetzeko arrazoizko egokitzapenak egin behar diren ala ez zehaztuz.

Ba al dago udalaren esku hartzea eskatzen duen bestelako jarduerarik?

Jarduerak aurrera eramateaz eta obrak egiteaz gain, udalaren baimena behar duten beste jarduera mota batzuk ere badaude, hala nola: finkak bereiztea, lokalak edo eraikinak lehen aldiz okupatzea, betelanak eta lur mugimenduak egitea, bide publikoak okupatzea, instalazioak eta pasabideak ezartzea,...

Era berean, Udala behartuta dago salaketa arrazoituak aurkezten direnean edo arrisku egoerak daudela jakitean esku hartzera.

PARTIKULARREN BESTE JARDUERA BATZUK


Kontzeptuak / terminologia ohikoena

Orokorrak

    • Behar bezala formalizatutako uda agiri ofiziala, jarduera bat aurrera eramatea edo obra pribatuak egitea babesten duena.
    • Udal organo eskudunak emandako berariazko baimena, obra batzuk egiteko edo jarduera bat aurrera eramateko udalaren adostasuna adierazten duena, obrak edo jarduera hastean.
    • Interesdunek Udalari jarduera baten garapenari edo eskubide baten erabilerari buruzko identifikazio datuak jakinarazteko dokumentua, jarduera hasi aurretik, jarduera berehala gauzatu ahal izateko. Jakinarazpenarekin batera, aplikatu beharreko araudiak eskatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
    • Udalari jakinaraztea aurreko titulu gaitzaile baten (aurretiko lizentzia edo jakinarazpena) titulartasuna eskualdatu dela, bai jarduerei dagokienez, bai obrei dagokienez.

Obra pribatu motei dagokienez

    • Lehendik dagoen eraikin bat erabat edo partzialki desagertzeko eraikuntzako esku hartze mota.
    • Oin berriko eraikinak sortzen dituzten esku hartzetzat hartzen dira lehendik ez zeuden eraikinak osatzen dituzten eta berreraikitze kategorian sartu ezin diren obrak, nahiz eta eraikin berria eraitsitako beste eraikin batek okupatutako azaleraren gainean sortu.
    • Lehendik dagoen eraikinaren azalera eraikia handitzeko eraikuntzako esku hartzea, solairu berriak altxatzeagatik, eraikitako perimetroa handitzeagatik, forjatu berriak eraikitzeagatik edo beste edozein arrazoirengatik.
    • Eraikinaren irisgarritasuna hobetzeko esku hartzea.
    • Eraikuntza kontserbatzeko eta haren funtzionaltasuna eta/edo bizigarritasuna hobetzeko esku hartzea, obra batzuen bidez. Obra horien barruan eraikuntza osatzen duten elementuak sendotu, zaharberritu eta berritu, beharrezko elementu berriak sartu eta eranskin degradatzaileak kendu ahal izango dira.
    • Eraikuntzako esku hartzea, eraikina handitzeko edo eraisteko jarduerarik egin gabe, barneko espazioen banaketa eta antolaketa aldatzea, egitura elementuen kokapena, kota, forma eta neurriak aldatzea eta/edo barruko eta kanpoko fatxadak eta estalkiak aldatzea proposatzen duena.
    • Eraikuntzaren egonkortasuna hobetzeko eraikuntzako esku hartzea, egitura elementuak berritu eta ordezkatuta.
    • Itxura arkitektonikoa lehengoratzea eta barruko edo kanpoko fatxadetan eta/edo estalkietan aldatutako zati puntualak (teilatu hegalak konpontzea, teilak birjartzea) jatorrizko egoeran berrezartzea.
    • Egoera onean edo egoera jakin batean dagoen eraikin bat kontserbatzea helburu duten esku hartzeak, degradazioa saihesteko (fatxadak pintatzea,...).
X