Dokumentua azaltzen eta justifikatzen duen memoria da. Haren aurrekariak eta izapidetza, egoera sozio-ekonomikoa, lurralde-eredua eta proposamen nagusiak eta orobat legezko estandarren betetzea jasotzen ditu.

Plan Nagusiko araudi-zatia da, eta lurzoruaren erabilera eta eraikuntza-erregimena arautzen du, eta, halaber, haren garapena eta egikaritzea. Era berean, eremuetako eta sektoreetako hirigintza-zehaztapenak ezartzen dira, eta haien antolamendu xehatua dagokion garapen-plangintzara lotzen da.

Plan Nagusiak udalerri-mailako ondare historiko kulturalaren katalogo bat hartzen du barne, eta bertan, eraikin garrantzitsuak, elementu adierazgarriak, hondakin arkeologikoak eta eraikuntzak edo instalazioak sartzen dira, arreta bereziko xedea duten aldetik, eta dokumentu espezifiko honetan identifikatu, aztertu eta babesten dira. Beraz, haien araudiaren zati ere bada.

Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen, eta geroko Garatzeko Dekretuaren arabera, Bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren Azterlana eta iraunkortasun ekonomikoaren Memoria egin da, eta bertan, Plan Nagusian proiektatzen den hiria eraikitzeko kostua eta azpiegitura berria ezartzeagatik eta mantentzeagatik kostu horrek ukitutako Ogasun Publikoetan izango duen inpaktua aztertzen da.

Antolamendu Xehatua 1:2000.

X