Plan Orokorra lurraldea antolatzeko tresna integral bat da, eta haren bidez epe luze batean definitzen da nola erabiliko den lurzorua, eta, horretarako, formulatzen diren alternatiba guztien ponderazio kualitatiboa hartzen da kontuan.

Izaera orokorrarekin, planak hiriaren eboluzioaren estrategia eta lurzoruaren okupazioa ezartzen du udalerri osoan. Horrela, udalerriko lurzoru guztiak hiritar, urbanizagarri edo urbanizaezin kategorietan sailkatzen dira eta, aldi berean, erabilera globaleko guneak hainbat erabileratako gunetan banatzen ditu.

Berriztatzeko dauden eremuak ere zehazten ditu, baita udalerriaren ondare hiritarra eta eraikia babesteko arauak ere, eta, aldi berean, lurzoruaren erabilpena arautzen ditu, eta horrez gain, haren gainean egiten diren mota guztietako obretarako baimena emateko baldintzak ere bai.

Bisore geografikoa

2015eko urtarrilaren 28an, osoko bilkuran, eta gehiengo handiz, Irungo Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria behin betiko onartu zen. Plan horrek Ingurumen Iraunkortasunari buruzko Txostena jasotzen du.

Irungo HAPO berri honen zutabe nagusiak honako hauek dira:

  • Hiri kontsolidatua babestu eta hobetzeko plana
  • Hiri-mugikortasuna berrantolatzea
  • Trenbide eremua birmoldatzearen aldeko apustua
  • Jarduera ekonomikoetarako errendimendu handiagoa
  • Etxebizitzen espazioaren kalitate hobea
  • Espazio libreak eta ekipamenduak zabaltzea eta osatzea.

Irizpideak eta helburuak

Komunikazioak hobetzean ardazten da, arinagoak izan daitezen. Era berean, Plan Nagusitik hiriguneak oinezkoentzako eta bizikletentzako berreskura daitezen eta garraio kolektiboa erabil dadin bultzatzea da asmoa:

  • Bidegunea berrantolatzea komunikazio-sistema eredu berri batetik abiatuta, Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planean egiten diren proposamenetan oinarrituta, zeinak garraioaren politikak, hiriko ingurumena eta trafikoa biltzen baititu, Plan Nagusitik hiriguneak oinezkoentzako eta bizikletentzako berreskura daitezen eta garraio kolektiboaren erabilera.
  • Bide-sarea artikulatzea eta saretzea.
  • Izaera orokorreko bide berrientzako eta banatzailearentzako erreserba egitea.

Asmoa da Irungo hiri-barneko hazkuntza osatzea, orain trenbide-guneak okupatzeko planteatzen den behar txikiagoko aukera dagoela aprobetxatuz, orain arte zeukaten erabilerarekin alderatuta:

  • Egun trenbideak hirian duen arrastoa funtsez murriztea.
  • Osotasunean berritzea Geltokiko gunea.
  • Topo-Euskotren trazatua birdoitzea, gainerako trenbideekin batera, eta Geltoki berrian integratzea.
  • Zerbitzuen, ekonomi jardueren eta bizitegitarako jardueren Gune berri bat ematea hiriari.

Plan berriaren proposamenak udalerriaren Mendebaldera dauden lurren okupazioa osatzean zentratzen dira, gainera lurzoru erabilgarrien alternatiba guztiak jasoz ekonomi jardueren erabilerarako A-8aren Iparrean, parke teknologikoaren edo enpresa-parkeen motakoak, hegalean dauden eta oraindik erabilgarri diren beste gune batzuetan:

  • A-8aren Iparrean alternatiba egoki eta bideragarri guztiak jasotzea, jarduera ekonomikoen erabileretarako erabil daitezkeen lurrei dagokienez.
  • Erabilera-dentsitate handia ematea jarduera ekonomikoetarako lurzoru-eremu berriei.
  • Ezartzen diren jarduera ekonomikoetarako erabilera berriek m2 bakoitzeko enpleguaprobetxamendu altuaz egin dezaten bideratzea.
  • Enpresa eta teknologi parkeen erabilea mistoak sustatzea jarduera ekonomikoetarako lurzoru-eremu berrietarako.

Bizitegi gisa sailkatutako lurzoru berria eskaintzen da, bai hiri-lurzorua birmoldatzeko jarduketetan bai lurzoru urbanizagarriko sektore berrietan; eta, era berean, aukerak ere ematen dira gune batzuetan Ordenantza doituz finkatutako hiriko orubeetan etxebizitzak eraikitzeko:

  • Gune egokietan lurzoru-aukera berriak sortzea bizitoki-erabilerarako.
  • Horretarako aukeratuz bai Geltoki ondoko erdiguneko lursailak birmoldatzea bai A-8aren Iparrean eta hiriaren jarraitutasunean dauden eta orain arte ez-urbanizagarri diren lursailen urbanizazio berria egitea.
  • Kontuan hartzea lurzoru urbanizagarri berrien lehentasunezko xedea etxebizitza babestuetarako izatea.

Helburua da zuzkidurak osatzea, hiriko biztanleriarentzat dimentsionatuta, ekipamendu publikoen sare oso bat proposatuz:

  • Zuzkidura guztien lurzoru-erreserbak dimentsionatzea, hiriko egungo nahiz geroko biztanleei zerbitzua emateko, ekipamendu publikoen sare oso bat proposatuz.
  • Gune libreen erreserbak gehiagotzea, gune eta tipologia dibertsitatea eskaintzeko, hiri inguruetako parke berriak sortuz eta orain dauden parkeetako batzuk zabalduz.

Asmoa da ingurumen-antolamendua harmonizatzea, hiria bere lurraldean egoki sartuta egon dadin, horretarako Plan Nagusian Agenda 21ean finkatutako Iraunkortasun-irizpideak gauzatuz eta ingurumen-izaerako xedapenak egoki betez:

  • Plan Nagusian Agenda 21ean ezarritako Iraunkortasun-irizpideak gauzatzea, haren eskumenekoak diren alderdietan.
  • Ingurumen-izaerazko xedapenak egoki betetzea.
  • Ingurumenaren gaian erakunde eskudunek egindako Txostenetan adierazitako alderdiei dagokienez Plan Nagusiak hartutako neurriak eta aukerak arrazoiz betetzea eta justifikatzea.
X