Musika eta Dantza eskola
Musika irakaskuntza arautu gabea
Irungo Musika Eskola Publikoa musika irakasteko zentroa da, eta bere helburu nagusia “Musika edo/eta Dantzan prestakuntza praktikoa eskaintzea da, edozein adineko zaletuei zuzendua, zaletasun eta gaitasun berezia erakusten dutenei ikasketa profesionalak egiteko orientabideak eman eta prestatzeko lana ere bideratzen duen arren”.
Sartzeko gutxieneko adina
4 urte musikarako eta 6 urte dantzarako
Sartzeko betekizuna
Bokazio eta gaitasun berezia erakustea
Irakasten diren gaiak
- Musikaren hastapenak
- Musika Hizkuntza
- Abesbatza
- Dantza
- Pianoa
- Teklatu elektrikoak
- Gitarra eta Baxu elektrikoa
- Gitarra
- Akordeoia
- Trikitixa/Panderoa
- Txistua
- Biolina
- Biola
- Biolontxeloa
- Kontrabaxua
- Flauta
- Klarinetea
- Saxofoia
- Oboea
- Fagota
- Tronpa
- Tronpeta
- Tronboia
- Bonbardinoa
- Tuba
- Perkusioa-Bateria
- Instrumentu taldea
Sarrera eta matrikula
- Aurrematrikula formalizatzea: maiatzaren 16tik 31ra.
- Onarpen berrien zerrenda: uztailak 2.
- Matrikularen baieztapena eta ordainketa: uztailak 15 arte.
- Tasak [PDF]
Telefonoa
943 505 710
Emaila
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Eskola-egutegi ofiziala
Zure eskura jartzen dugu eskola egutegi ofiziala, Eskola Kontseiluak onartua eta Hezkuntza Ordezkaritzak baimendua.
- Eskola Egutegi Ofiziala [PDF]
Guraso-irakasleen arteko elkarrizketak
Ikasturtearen hasieran
Lehen elkarrizketa lehen hamabostaldian, besteak beste honako hauek azaltzeko: ikasturtean lortu beharreko helburuak, kontuan hartu beharreko zailtasun nagusiak, ebaluazio datak, lan metodoak, asistentziaren garrantzia, zentroaren egitura, etxeko ikasketari probetxu handiagoa ateratzeko aholkuak, eta abar.
Ikasturtean zehar
Irakasle bakoitzak ikasturtean zehar gurasoekin hitz egiteko datak eta ordutegiak jakinaraziko dizkie bere ikasleei. Data horietatik kanpo gai jakin baten inguruan hitz egin nahi bada, irakasleari jakinaraztea aski da.
Notak eta txostenak ematea
Hiruhileko bakoitzaren azken astean.